Diru-laguntzak euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko. 2005 |
| Saila / Erakunde Autonomiaduna Kultura |
|
Egitura atal kudeatzailea Euskara Sustatzeko Zuzendaritza |
Agindu honen xedea euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko lanetan diharduten pertsona juridiko pribatuek 2005. urtean burutuko dituzten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak arautu eta dei egitea da. Agindu honen xedea euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko lanetan diharduten pertsona juridiko pribatuek 2005. urtean burutuko dituzten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak arautu eta dei egitea da. |
| Nori Zuzendua 1.- Beharrezko lege-nortasunez horniturik egon eta, aldi berean, dagokion erroldan izena emanik, 4. artikuluan aipaturiko egitasmoak burutzen dituzten pertsona juridiko pribatuei zuzendurik dago laguntza-deialdi hau. 2.- Pertsona juridiko pribatu batek baino gehiagok elkarlanean gauzatzekoak diren egitasmoen kasuan, eskabidea pertsona juridiko pribatu horietako bakar batek egingo du. Nolanahi ere, eskabidea egiterakoan argi eta garbi zehaztu beharko da aurrekontuan zein den pertsona juridiko bakoitzak egiten duen ekarpena eta zein gastu hartzen dituen bere gain. 3.- Honako hauek dira diru-laguntza horiez balia ezin daitezkeen programak, egitasmoak edo jarduerak: merkataritza-entitateek aurkeztutakoak, baldin eta beren kapitalean herri-administrazio batek edo gehiagok partaidetza gehiena badute. |
| Diru kopurua 1.000.000,00 € |
| AraudiaEHAA |
| Harremanak norekin Roman Berriozabal |
| Erantsi beharreko agiriak Eskabide-orriarekin batera honako agiriak ere aurkeztu beharko ditu, ezinbestean, laguntza-eskatzaileak: a) Administrazio honetako Erregistroan dauden fundazioak edo elkarteak badira, Erregistroko ziurtagiria. Gainerako kasuetan, eratze-eskritura, entitateko estatutuak eta dagozkien Erregistro Publikoetan inskribatua dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. b) Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria. c) IFZaren fotokopia. d) Dagozkion zerga-ordainketan egunean egotearen ziurtagiri originala, kasuan kasuko Foru Aldundiak edo Hazienda Publikoak sinatua. Gehienez, eskabidea aurkezten den baino hiru hilabete lehenagokoa izango da, eta organo eskumendunak emana. Dena den, dokumentazio hori dela eta, jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu onuradunak. e) Burutu nahi den egitasmoa burutu ahal izateko jabego intelektualari loturiko elementuen hustiaketa-eskubideak beharrezkoak direnean, eskubide horien jabe dela ziurtatuz entitatearen izenean ari den legezko ordezkariak sinatutako zinpeko aitorpena. 3.- Aurreko atalean zehaztutako a), b) eta c) multzoetako agirietakoren bat edo gehiago Administrazio honetan lehenago ere aurkeztua izan bada, eta ordutik hiru urte igaro ez badira, eskatzaileak ez du nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du delako dokumentu hori zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari adieraztea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluan agindutakoari jarraituz. Zeregin horri ekin behar izatekotan, honako honi lotutako II. eranskina bete eta aurkeztu egin behar da. 4.- Eskatzaileak eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, erantsi beharreko dokumentazioa, e) idatz-zatikoa izan ezik, bakarra izan daiteke eskabide-orri guztientzat. 5.- Egitasmoa elkarlanean burutzekoa den kasuan, elkarlanean arituko diren pertsona juridiko pribatu bakoitzari dagozkion agiriak aurkeztu beharko dira. Halaber, halako kasuan ari direnen arteko lankidetza horren terminoak jasoko dituen agiria aurkeztu behar izango da. Agiri horrek elkartutako pertsona juridiko pribatu bakoitzeko legezko ordezkariak izenpetua egon beharko du eta, bertan, elkartutako pertsona juridiko pribatuen ordezkari bakar bat izendatuko da diru-laguntzaren inguruko betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa emanez. |
| Eskabideak Aurkezteko Epea Hilabete bat, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita |
| Eskabideak aurkezteko lekua EUSKO JAURLARITZA BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA |
| Tramiteen deskripzioa Hasiera, jarraibidea eta ebazpena |
| Egitura Atal Ebazlea Hizkuntza Politikarako sailburuordea |
| Ebazteko epea Hiru hilabeteko epea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera. |
|
Isilbidearen Ondorioak Ezespenezkoak |
|
Administrazio Bidearen Bukaera Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen |
| Errekurtsoak / Erreklamazioa |
| FormularioakEranskinak |
| Bestelako Agiriak Ez dago |
| Oharrak Ez dago |
| Abisua Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica. |
| Azken aldaketa 14/09/2005 |