Diru-laguntzak euskaraz argitaraturiko liburuetarako. 2005 |
| Saila / Erakunde Autonomiaduna Kultura |
|
Egitura atal kudeatzailea Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza |
Euskal kulturaren arlo ezberdinetan euskararen zabalkundea suspertu eta, bereziki, euskal liburuak argitaratzeko ahalegina sustatzea. Euskal kulturaren arlo ezberdinetan euskararen zabalkundea suspertu eta, bereziki, euskal liburuak argitaratzeko ahalegina sustatzea. |
| Nori Zuzendua Argitaletxeek, eta beren gizarte zereginen markoaren barruan argitalpen-lanak egiten dituzten irabazteko asmorik gabeko entitateek. |
| Diru kopurua 514.000,00 € |
| Araudia EHAA, 2005eko abustuaren 3koa. |
| Harremanak norekin Mikel Arenaza |
| Erantsi beharreko agiriak Entitate eskatzaileak I. eta II. eranskinetan eta, hala badagokio, III. edo IV.enean eskatutako datuak beteko ditu eta I. eranskinean adierazitako dokumentazioarekin batera aurkeztu. Horietaz gain, honako hauek erantsiko zaizkio: a) Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela adierazten duen ziurtagiria. b) IFZaren fotokopia. c) aurreko a) puntuan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena, agiri horiek dagoeneko Euskal Autononomia Erkidegoaren Administrazioaren eskura daudenean. d) Zerga gaiei eta Gizarte Segurantzari dagozkion betebeharrak kitatuak dituela adierazten duten ziurtagiriak. e) Xede berberaz eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda. f) Argitaraturiko liburuaren bi ale. Ale horiek, gero bidaliko den liburu kopururako hartuko dira kontuan. g) Egin diren ale-kopurua ziurtatzen duen inprimitzailearen egiaztagiria. h) Liburu-dendetan zabaltzeko jaso dituen liburu kopurua ziurtatzen duen banatzailearen egiaztagiria. i) Argitaletxearen katalogoa. j) Pertsona eskatzaileak sinatutako zinpeko adierazpena, egiaztatzen duena ez duela zigor administratibo edo penalik sexuaren ziozko bereizkeriagatik, ezta deialdi honetara aurkezteko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen indarrez jarritako isunen ondorioz. |
| Eskabideak Aurkezteko Epea 2005-8-4tik 2005-11-30era |
| Eskabideak aurkezteko lekua EUSKO JAURLARITZA BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA |
| Tramiteen deskripzioa Hasiera, jarraibidea eta ebazpena |
| Egitura Atal Ebazlea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea |
| Ebazteko epea Ebazpena interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio 5 hilabeteko epean, eskabide-egunetik kontatuta |
|
Isilbidearen Ondorioak Ezespenezkoak |
|
Administrazio Bidearen Bukaera Ebazpenak administrazio bidea agortzen du |
| Errekurtsoak / Erreklamazioa |
| FormularioakEranskinak |
| Bestelako Agiriak Ez dago |
| Oharrak Ez dago |
| Abisua Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica. |
| Azken aldaketa 20/07/2005 |