Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Diru-laguntzak, Kultura Ondare Kalifikatu eta Inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Ondarearen Zuzendaritza


Agindu honek deialdi bat egiten du, bertan aipatutako jardueren aldeko diru-laguntzei buruzkoa. Jarduerok 2005. urtean jarriko dira abian eta beren helburua hauxe izango da: Kultura Ondare sailkatu eta inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzea.

Agindu honek deialdi bat egiten du, bertan aipatutako jardueren aldeko diru-laguntzei buruzkoa. Jarduerok 2005. urtean jarriko dira abian eta beren helburua hauxe izango da: Kultura Ondare sailkatu eta inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzea.


Nori Zuzendua

Agindu honen 2. artikuluko a), b) eta d) puntuetako jardueren diru-laguntzak (Monumentu Multzo Kalifikatuetakoak, landa-inguruneko eta industriako ondare kalifikatu eta inbentariatukoak eta beste edozein jarduera) edozeinek eskatu ahal izango ditu, pertsona fisikoa, juridikoa, publikoa zein pribatua izanda, baldin eta esandako jardueretan aritzen bada.

Agindu honetako 2. artikuluaren c) puntuko jardueren diru-laguntzak (ondare arkeologiko kalifikatu eta inbentariatuko jarduerenak) Toki Administrazioko erakundeek edo horien menpeko organoek eskatu ahal izango dituzte, diru-laguntzak jasoko dituzten lurrak eskuratzen badituzte.


Diru kopurua

2.000.000 €


AraudiaEHAA

Harremanak norekin

Estibaliz Albizua
Telf.: 945 019 495


Erantsi beharreko agiriak

Pertsona edo erakundearen datuekin batera, eta I. eranskinak dioenez, ondoko dokumentuak ere aurkeztuko dira:

 a) Jarduera edo egitasmoaren txosten xehatua. Diruz lagundutako jardueraren gehieneko epeak aipatuko dira berariaz. Horiek ez dute 2005.eko abenduaren 31 gaindituko.

 a) Hautaketa, balorazio eta zenbakuntzako irizpideak betetzen direla frogatzen duten dokumentuak, agindu honetako 10. artikuluan xedatu bezala.

 b) Egitasmoaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, II. eranskineko ereduari jarraituz.

 c) Helburu berbera betetzeko eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda. Bat ere ez bada eskatu, horixe adierazten duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da.

 d) Ordainketak agintzeko dokumentuak, III eta IV. eranskinetako ereduak erabilita.

 e) Pertsona fisiko eta juridiko-pribatuak izanez gero, zerga guztiak ordainduta dituztela frogatzen duen agiria

 3.- Bestalde, eskaerekin batera, eta horien izaera eta edukia ikusita hala badagokio, beste dokumentu hauek ere aurkeztuko dira:

 - Eraikuntzaren batean burutu beharreko jardueraren bat baldin bada, egitasmo teknikoak eta eraikitzeko baimenak.(edota hauen eskaera, baina dena dela behin emanda direnean diru-laguntza justifikatzerakoan aurkezteko betebeharra dago).

 - Txantelketa gotikoa errespetatzen duen jardueraren bat bada, egitasmo teknikoak eta beharrezko lizentziak edo baimenak.(edota hauen eskaera, baina dena dela behin emanda direnean diru-laguntza justifikatzerakoan aurkezteko betebeharra dago).

 - Landa-inguruneko eta industriako ondarea berrerabili eta bere balorea azpimarratzeko jardueraren bat bada, egitasmo teknikoa edo txosten xehatua.

 - Ondare arkeologikoaren gunea edo bere inguru hurbila eskuratzeko aukera dagoela frogatzen duten kontratuak, aurrekontratuak edo frogagiriak aurkeztuko dira.
- eta, oro har, eskatutakoaren oinarri izan daitekeen beste guztia, baita kalifikatu eta baloratzeko baliagarria dena ere.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005-3-4tik 2005-4-4ra


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Ebazpena hiru hilabeteko epean jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita. Prozedura osoaren gehieneko epea sei hilabetekoa izango da.


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


FormularioakEranskinak

Bestelako Agiriak

Ez dagp


Oharrak

Ez dago


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

13/09/2005