Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Diru-laguntzak, gobernuz kanpoko erakundeentzat, lankide boluntarioei bidaia-poltsak emateko. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen bitartez, 2005eko ekitaldian diru-laguntzetarako deialdia egiten da gobernuz kanpoko erakundeentzat, lankide boluntarioei bidaia-poltsak eman diezazkieten.


Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza edo ordezkaritza iraunkorra duten gobernuz kanpoko erakundeak izan daitezke laguntza hauen onuradun, baldin eta garapen-lankidetzako programaren batean ari baldin badira.

Gazteek garapen-lankidetzako programa garatzen ari den herrialdean bertan jardungo dute lankidetzan hiru hilabetez gutxienez, 2005eko abenduaren 31 baino lehen hasita.

Gazteek bete behar dituzten baldintzak:

- Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea 2005eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik edo euskal herritarraren izaera izatea Autonomia Estatutuaren 7. artikuluaren arabera.

- Eskabidea aurkezteko unean 20 urte baino gehiago izatea eta 2005eko abenduaren 31n 31 urte baino gutxiago izatea.

- Entitate eskatzaileari lotuta egotea lan-kontratua ez den kontratu baten bitartez. Kontratuaren barruan sorospen-aseguru bat egongo da, gazte lankidea atzerrian dagoen bitartean gaixotasun eta istripu arriskuak eta aberriratze gastuak estaliko dituena.

- Jarduera burutuko den herrialdeko nazioarteko hizkuntza jakitea.


Diru kopurua

50.000 €


Araudia EHAA
Harremanak norekin

Rosa Gelbentzu
Telf.: 945 019 501


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen dena.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005-4-1etik 2005-10-31ra


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendaria


Ebazteko epea

Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak Eranskinak
Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Lankide boluntario bakar baten joan-etorrietarako laguntza emango da proiektu bakoitzeko


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

25/05/2005