Goi mailako kirol sariak 2005
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Kirol Zuzendaritza
Goi-mailako kirolariei, kirol-teknikariei eta goi-mailako kirolariak dituzten kirol-erankundeei diruz laguntzea.
Sarien onuradun izango dira agindu honen I. eranskinean jasotako kirol merituetakoren bat lortu duten goi mailako kirolariak, haien kirol teknikariak, edo halako merituak lortu dituzten hiru kirolari edo gehiago kirolari gisa dituzten kirol erakundeak (kirol taldeak, kirol klubak edo kirol sozietate anonimoak).
800.000 €
EHAA, 2005eko azaroaren 25ekoa
Mikel Bringas
Telf.:945 019 489
e-mail: m-bringas@ej-gv.es
1.1.- Eskatzaile guztiek aurkeztu beharreko agiri orokorrak:
a) Eskabide-inprimakia (II. eranskina).
b) Zerga betebeharrak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiri eguneratua. Egiaztagiri horrek diru laguntzarako eskabidea aurkeztu aurreko hiru hilabeteetan emana izan behar du.
c) Eskabidea egin duen pertsona edo erakundea kiroleko diziplina zehapen larri edo oso larriren baten zigorra betetzen ez dela ari egiaztatzen duen egiaztagiria, dagokion euskal federazioak egina.
d) "Hirugarrenaren alta" izeneko agiri normalizatua edo, behar izanez gero, hirugarrenaren datuak aldatzeko orria (III. eta IV. eranskinak).
1.2.- Kirolariek aurkeztu beharreko agiri gehigarri espezifikoak:
a) Alegatutako kirol merituak bete izanaren egiaztagiria, euskal federazioaren edo lehiaketa antolatu duen erakundearen onespenarekin. Edo, halako kausa objektiborik izanez gero, teknikaren eta kirolaren arloko kausa objektiboengatik salbuetsita dagoela egiaztatzen duten agiriak.
b) Dagokion euskal federazioak aurreko bi denboraldietarako emandako lizentziaren fotokopia konpultsatua.
c) 2004ko urtarrilaren batetik deialdia argitaratu den eguneraino Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon dela egiaztatzen duen agiria.
d) 2004ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako aitorpenaren fotokopia. Edo, bestela, Ogasunaren agiria, kirolariak aitorpena ez duela aurkeztu egiaztatzen duena; hala izanez gero, agiri horrekin batera, deialdiko baldintzetan zehaztutako diru sarreren maila ez duela gainditzen dioen zinpeko deklarazioa ere aurkeztu beharko du kirolariak.
1.3.- Kirol teknikariek aurkeztu beharreko agiri gehigarri espezifikoak:
a) Zinpeko deklarazioa, deialdian eskatutako kirol meritua lortu duen kirolariak izenpetua. Agiri horretan agertu beharko da kirol teknikari gisa saria eskatu duen pertsona zela kirolariaren kirol prestakuntzaren arduraduna, meritu hori lortu zuen egunean. (VI. eranskina)
b) 2004ko urtarrilaren batetik deialdia argitaratu den eguneraino Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon dela egiaztatzen duen agiria.
c) 2004ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako aitorpenaren fotokopia. Edo, bestela, Ogasunaren agiria, kirolariak aitorpena ez duela aurkeztu egiaztatzen duena; hala izanez gero, agiri horrekin batera, deialdiko baldintzetan zehaztutako diru sarreren maila ez duela gainditzen dioen zinpeko deklarazioa ere aurkeztu beharko du kirolariak.
1.4.- Kirol erakundeek aurkeztu beharreko agiri gehigarri espezifikoak:
a) Beren barnean kirolari gisa dituzten eta 2.2. idatz zatiko baldintzak -d) letrakoa izan ezik- betetzen dituzten kirolarien zerrenda.
b) Zerrenda horretan ageri den goi mailako kirolari bakoitzeko, alegatutako kirol merituak bete izanaren egiaztagiri bat aurkeztu beharko du, euskal federazioaren edo lehiaketa antolatu duen erakundearen onespenarekin. Edo, halako kausa objektiborik izanez gero, teknikaren eta kirolaren arloko kausa objektiboengatik salbuetsita dagoela egiaztatzen duten agiriak.
c) Kirol erakundearen legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, bai eta bere esku duen ordezkaritza ahalmena egiaztatzen duen agiria ere, hau da: ahalordetze eskrituraren kopia edo dagokion organoak egindako egiaztagiria.
2005-11-26tik 2005-12-10era
EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao
GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea
Ebazpena jakinarazteko epea hilabetekoa izango da gehienez, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik aurrera.
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.