Agindu honen xedea, 2012. urtean zehar burutuko diren antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerei dirulaguntzak ematea arautzea da.
Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra laurogeita hamazazpi mila (97.000) eurokoa da; halere, zenbateko hori handitu ahal izango da xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
3.- Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra era honetan banatuko da deialdi honek dituen bi laguntza-modalitateen artean:
a) Laurogeita hamaika mila (91.000) euro antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala lortzera zuzendutako ikastaroak antolatzeko.
b) Sei mila (6.000) euro antzerkiko profesionalen prestakuntzarekin lotutako arlo zehatzetako prestakuntza jarduerak antolatzeko.
AGINDUA, 2011ko abenduaren 21ekoa, Kulturako sailburuarena, antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerak garatzeko 2012. urtean dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Agindu honen xedea, 2012. urtean zehar burutuko diren antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerei dirulaguntzak ematea arautzea da.
Honako agindu honetan berariaz ezarritako beste eskakizun guztien kaltetan izan gabe, laguntzak ondoko eskakizunak betetzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte:
- Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.
- Deialdi hau argitara eman aurretik, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, antzerki-jarduerak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.
2.- Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekua dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne
Agindu honetako 2.5 artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe, deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin, beti ere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino
Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra laurogeita hamazazpi mila (97.000) eurokoa da; halere, zenbateko hori handitu ahal izango da xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Dirulaguntzaren eskaera
Eskaerak aurkezteko epea agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabetekoa izango da.
Deialdi honetako dirulaguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emango du, Balorazio Batzordearen proposamenak ikusita, sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.