Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

2012-2014 urtealdietan euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak ere

LABURPENA
Titulua:
2012-2014 urtealdietan euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak ere
Xedea:

 

Agindu honen helburua da 2012-2014 urtealdietan euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak ere, emateko deialdia egitea, eta horretarako araubidea finkatzea.

Diru kopurua:

 

Aurreko artikuluan aurreikusitako helburuari begira bideratuko den diru-kopurua bi milioi laurehun mila (2.400.000) euro da, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren Proiektuan berariaz jarritako urteanitzeko (2012-2014) partidaren kontutik datozenak; horietatik 800.000 euro 2012. urteko konpromiso-kredituei dagozkie, beste 800.000 euro 2013. urteko krompromiso-kredituei, eta beste 800.000 euro 2014. urteko konpromiso-kredituei.

Agindu honen babesean ematen diren laguntzak finantzatzeko diru-zenbatekoak honela banatuko dira: a) bi milioi berrehun eta berrogeita hamar mila (2.250.000) euro, euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko lanak ordaintzeko; eta b) ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro, euskal kultura-ondareari eragiten dion hirigintza-plangintza sortu eta aldatzeko.

.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2011ko abenduaren 21ekoa (BOPV Zk. 06314/2011)

     

      Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 106. artikuluak dio Euskal Autonomia Erkidegoko eta Lurralde Historikoetako herri-administrazioek nahitaez bideratu behar dutela beren eskumeneko hirurehun mila euro baino gehiagoko lan publikoen aurrekontuaren ehuneko bata, gutxienez, Legeak berak aurreikusten dituen helburuetarako.

    Artikulu hori garatuz, Eusko Jaurlaritzak uztailaren 28ko 204/1998 Dekretua eman zuen, aurrekontu-erreserba horren arau erregulatzaileak onartzen dituena. Bertan aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagokionez, erreserba hori bihurtzea, zatika edo osorik, Kultura Sailak aurrekontu-erreserba horrek dituen helburuak benetan gauzatzeari begira bideratutako diru-atal.

    Kultura sailburuaren 1999ko otsailaren 19ko Aginduak, halaber, aurrekontu-funtsak euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu, zabaldu eta sustatzeko inbertsio-lanetan nola aplikatu arautzeko irizpideak eman zituen.

    Aipatutako aurrekontu-erreserbatik datozen kopuruak zuzen bideratzeko eta behar bezala erabiltzeko xedez, agindu honek aurretiko izapideen araubideari helduko dio eta deialdia egitea du helburu, bai eta eskabideak egiteko baldintzak eta modua arautzea ere, eta horiek ebazteko prozedura, jomuga horretarako izendatu den diru-kopuruaren kargura, «ehuneko bat kulturala» deritzonaren kontura alegia.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak

Agindu honen helburua da 2012-2014 urtealdietan euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak ere, emateko deialdia egitea, eta horretarako araubidea finkatzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

 

Agindu honetako 17. artikuluko a), b), c) eta e) idatz-zatietako jarduerei dagozkien diru-laguntzak, bertako jarduerak burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek –pribatuek zein publikoek– eskatu ahal izango dituzte.

2.- Agindu honetako 17. artikuluko d) idatz-zatiko jarduerei dagozkien diru-laguntzak, laguntzen helburu diren lursailak erosiko dituen toki-administrazioa osatzen duten entitateek edo haien mendeko organoek eskatu ahal izango dituzte.

3.- Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak (Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretua) aipatzen dituen birgaitzeko hirigintza-sozietateak dituzten sailkatutako monumentu-multzoen a) idatz-zatiko jarduerak diruz laguntzeko eskabideak sozietate horien bitartez bideratu ahal izango dira eta, hala badagokio, horien eta Eusko Jaurlaritzako kultura Sailaren artean bidezko hitzarmen bat sinatu ahal izango da.

 

Diruz lagundutako proiektuek 2012ko urtealdian hasi behar dute edota dagoeneko hasiak egon, eta, gainera, honako amaiera-data eduki beranduenez:

- 2012an gauzatzeko proiektuak: 2012ko abenduaren 31 baino lehen.

- 2012-2013an gauzatzeko proiektuak: 2013ko abenduaren 31 baino lehen.

- 2012-2014n gauzatzeko proiektuak: 2014ko abenduaren 31 baino lehen.

Behin dirulaguntza emanda proiektua gauzatzeko epea ezartzen denean, epe hori luzatu egin ahalko da Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez. Horretarako, erakunde interesdunak luzapena eskatu beharko du, hasieran emandako epea amaitu baino lehen. Eskabidearekin batera, luzapenerako arrazoiak justifikatzeko idatzi bat aurkeztuko du, baita nahi duen epearen proposamena ere. Nolanahi ere, epe berri horren muga, 2014ko abenduaren 31 izango da. Epearen erdia luza dezake, gehienez ere.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

 

Aurreko artikuluan aurreikusitako helburuari begira bideratuko den diru-kopurua bi milioi laurehun mila (2.400.000) euro da, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren Proiektuan berariaz jarritako urteanitzeko (2012-2014) partidaren kontutik datozenak; horietatik 800.000 euro 2012. urteko konpromiso-kredituei dagozkie, beste 800.000 euro 2013. urteko krompromiso-kredituei, eta beste 800.000 euro 2014. urteko konpromiso-kredituei.

Agindu honen babesean ematen diren laguntzak finantzatzeko diru-zenbatekoak honela banatuko dira: a) bi milioi berrehun eta berrogeita hamar mila (2.250.000) euro, euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko lanak ordaintzeko; eta b) ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro, euskal kultura-ondareari eragiten dion hirigintza-plangintza sortu eta aldatzeko.

Horrez gainera, artikulu honetan jaso den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa kontutan harturik, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan beste laguntza-egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuak ahitu gabe geratu badira. Adierazitako aldaketa diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin behar da. Gorabehera hori Euskal Herriko Agintaritzaren argitaratuko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpenaren bidez.

Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako, eskakizunak betetzen ez dituztelako edo aurkeztutako proiektuen kalitatea eskasa delako, bi modalitateetan ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, Balorazio Batzordeak beste modalitaterako diru-laguntzaren zenbatekoa handitzea proposatuko du, betiere delako modalitate hori artean erabaki gabe badago.

.

Ordainketa modua:

 Dagozkien kapituluetan zehazten da agindu honetako diru-laguntzak nola ordainduko diren modalitate bakoitzean.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Dirulaguntza eskabidea
Dirulaguntza eskabidea:
2012-2014 urtealdietan euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak ere
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Anexo I (Eskaera)

Dirulaguntza eskabidea

Anexo II (Eskaera)

Aurrekontua

Anexo III (Eskaera)

Hirugarrena identifikatzeko datuak

Anexo IV (Eskaera)

Hirugarrenaren datuetan aldaketak sartzeko eskabide-orria

Anexo V (Laguntza emateko dokumentua)

Beste laguntzei buruzko aitorpena

Dokumentazioa:
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/12/30 - 2012/01/30
Aurkezteko epe-muga:

 

Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Ebazteko epea:

 Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.3 artikuluak ezarri bezala, ebazpena bost hilabeteko epean jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura; Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura; Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.