Diru-laguntzak, euskal liburuen itzulpenarekin zerikusia duten ekintzetarako. 2009
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
a) Euskaraz idatzitako jatorrizko literatura-lanak eta Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren egileen gaztelaniazko literatura-lanak beste hizkuntzetara itzultzea.
b) Nazioarteko merkatuetan itzulpen-eskubideak saltzera bideratutako literatura-lanen laginen itzulpenak.
c) Literatura-itzulpenaren eremuan, prestakuntza-jarduerak antolatzea.
d) Jadanik itzulita dauden literatura-lanak nazioartean ezagutaraztea bidaia-poltsen bitartez.
a) Itzulpenerako laguntzak: argitaletxeak, eta beren gizarte xedeen markoaren barruan argitalpen-lanak egiten dituzten irabazteko asmorik gabeko entitateak.
b) Laginen itzulpenak: argitaletxeak, eta literaturarekin zerikusia duten elkarte profesionalak.
c) Prestakuntza jarduerak: Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo helbidea duten pertsona fisikoek edo pertsona juridiko pribatuek.
d) Literatura lanak nazioartean ezagutarazteko laguntzak: pertsona fisikoak edo pertsona juridiko pribatuak.
125.000,00 €
EHAA, 2009ko martxoaren 23koa
Marta Merino
Telf.: 945 016 937
Eranskinetan eskatzen dena
2009-3-24tik 2009-4-23ra
Kultura saileko erregistroa
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Erregistro Orokor Nagusia: Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Kale Nagusiko 85eko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 - 48001 Bilbao.
Andiako eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren beste erregistro orokor nagusi eta laguntzaileak: 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa)
Azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz ere entrega daitezke eskaerak.
Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea
Bost hilabete eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.