Euskaraz argitaraturiko liburuetarako diru-laguntzak 2008
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
2007. eta 2008. urteetan euskaraz argitaratu eta aurreko deialdietan aurkeztu gabeko liburuak edo CDak izan daitezke laguntza hauen xede.
Argitaletxeek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak, halakotzat hartuz bakarrik, bere gizarte xedearen barruan argitalpengintza izan, eta 2006 urtetik 2007 urtera bitartean gutxienez hiru egileen bost liburu argitaratu dituzten merkataritza-erakunde pribatuak.
614.000,00 €
EHAA, 2008ko ekainaren 20koa
Marta Merino
Tlf.: 945 016 937
Eranskinekin batera aurkeztuko dira:
a) Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela adierazten duen ziurtagiria.
b) IFZaren fotokopia.
c) Aurreko a) puntuan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena, agiri horiek dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskura daudenean.
d) Zerga gaiei eta Gizarte Segurantzari dagozkion betebeharrak kitatuak dituela adierazten duten ziurtagiriak.
e) Xede berberaz eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda.
f) Argitaraturiko liburuaren bi ale. Ale horiek, gero bidaliko den liburu kopururako hartuko dira kontuan.
g) Inprimatzailearen egiaztagiria, egin den ale-kopurua ziurtatzen duena.
h) Banatzailearen egiaztagiria, liburu-dendetan zabaltzeko jaso duen liburu kopurua ziurtatzen duena.
i) Argitaletxearen katalogoa.
j) Erakunde eskatzaileak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena ez duela zigor administratibo edo penalik diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
2008ko azaroaren 28ra arte.
Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao
Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea
Ebazpena banakakoa izango da, eta 5 hilabeteko epean jakinaraziko zaie interesdunei, eskabide-egunetik kontatuta.
Esleipen ebazpena
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Eranskinak (doc 260 kb)
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.