Diru-laguntzak, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko. 2007
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
ELSNko liburutegiak funtsez hornitzea erabiltzaileen beharrei behar bezala erantzuteko.
Liburutegi publikoa duten udalak baldin eta liburutegia Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan badago. Udalek zeinek bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta eskatu ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta entitate horien helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada.
1.262.462,06 €
EHAA, 2007ko abuztuaren 2koa
Elisa Rodríguez
Tlf.: 945 019 471
Liburutegi sortu berrietarako dokumentu-sorten kasuan:
a) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta diru-laguntzaren egoera (ezetsia, erantzunaren zain ala emana) eta diru-kopurua. Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako helburuetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.
b) Entitate eskatzailearen idazkariaren egiaztagiria. Bertan, liburutegi(ar)en eragin-eremuko biztanleen kopurua adieraziko da (betiere, biztanleria entitate eskatzaileari dagokiona izango da) eta, horrekin batera, datua nondik atera den.
c) 2006ko edo 2007ko aurrekontuetan helburu berbererako onartuta dauden diru-atal propioen egiaztagiria edo 2007. urtean finantziazioan parte hartzeko konpromisoa. Horren kopurua, gutxienez, agindu honen II. eranskinaren arabera bere biztanle-taldeari dagokion kopuruaren erdia izango da.
d) ELSNan sartzeko eskabidea, aurretik egin ez bada, eta proiektuari buruzko memoria zehatza.
Funtsak berritzeko eskabideen kasuan:
a) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta diru-laguntzaren egoera (ezetsia, erantzunaren zain ala emana) eta diru-kopurua. Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako helburuetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.
b) Entitate eskatzaileko idazkariaren egiaztagiria, erroldan dauden biztanleen kopurua zehazten duena. Datu horiek nondik atera diren ere jakinarazi beharko da.
c) 2007ko aurrekontuetan liburutegiko liburu-funtsa berritzeko onartuta dauden diru-atal propioen egiaztagiria edo 2007an finantziazioan parte hartzeko konpromisoa.
Bigarren aukeraz baliatuz gero, zehaztu egin beharko da ea entitateak, gutxienez, laguntzak banatzeko ezarritako formula eta koefizienteak aplikatzetik ateratzen den emaitzaren 2/3 jarriko duen edo, bestela, zenbat diru emango duen, gehienez, funtsak berritzeko.
d) Eskabidea aurkezteko epean liburutegia irekita ez badago, alkateak izenpetutako konpromisoa, urtea bukatu baino lehen irekiko dela adierazteko.
Eskabidea egiten duten entitateak legez eratuta eta hainbat udalerrik osatuta badaude, beren helburuen artean liburutegi-zerbitzu publikoa elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatu beharko dute agirien bidez.
2007-8-3tik 2007-9-17ra
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao
Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea
Lau hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita
Esleipen ebazpena
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Eranskinak (doc 226 kb)
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.