2011. urtean burutzen edo hasten diren, eta hurrengo artikuluan aurreikusten diren, itzulpen-jardueretarako laguntzak emateko baldintzak arautzea, eta deialdia egitea.
Agindu honetan jasotzen diren diru-laguntzak finantzatzeko 105.000 euro gordeko dira, diruz lagun daitezkeen honako jarduera-eremu edo modalitate hauen arabera banatuta:
a)Euskaraz idatzitako jatorrizko literatura-lan argitaratuak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren egileen gaztelaniaz idatzitako jatorrizko literatura-lan argitaratuak, beste hizkuntzetara itzultzea, 75.000 euroko zuzkidura izango duena.
b)Nazioarteko merkatuetan itzulpen-eskubideak saltzera bideratutako literatura-lanen laginen itzulpenak, 15.000 euroko zuzkidura izango duena.
c)Literatura-itzulpenaren eremuan, prestakuntza-jarduerak antolatzea, horretarako 15.000 euro aurreikusita.
Arte eta kultura mailako jarduerak eta horien hedapena Kultura Sailaren eskumenak dira, Lehendakariaren, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuari jarraiki; dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu. Zeregin horiek Kultura Sailaren baitan ezartzen dira eta sail horren egitura organikoa finkatzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren bitartez, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen zaizkio.
Azken urteotan euskal liburuek lortu duten kalitatea kontuan izanik, eta esleitu zaizkion zereginak betez, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren ustez, funtsezkoa da euskal egileek euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako lanak beste hizkuntza batzuetan irakurtzeko aukera izatea, eta hartara, gure produkzio bibliografikoa Euskadiko Autonomia Erkidegotik kanpo ezagutaraztea.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
-Euskaraz idatzitako jatorrizko literatura-lanak hizkuntzetarako itzulpenak. Jatorrizko lana argitaratua egon behar da.
-Agindu hau argitaratu baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoan jaio diren edo administrazio-egoitza duten egileen gaztelaniazko jatorrizko literatura-lanak euskara ez den beste hizkuntzetarako itzulpenak. Jatorrizko lana argitaratua egon behar da.
Modalitate honetako laguntzak jasotzeko aukera izango dute deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten argitaletxe guztiek eta beren gizarte xedeen markoaren barruan argitalpen-lanak egiten dituzten irabazteko asmorik gabeko entitateek.
Beste erakunde publikoren edo pribaturen batek emandako diru-laguntzak eta laguntza mota hau bateraezinak izango dira, helburu bera betetzeko badira.
75.000 euro.
LITERATUR LANEN ITZULPENETARAKO LAGUNTZEN ESKABIDEA.
Kapitulu honetan aipatzen diren laguntzak jaso ditzakete honako hauek: nazioarteko merkatuetan itzulpen-eskubideak saltzera bideratutako literatura-lanen laginen itzulpenek. Modalitate honetan aipatzen diren literatura-lanak Agindu honetako 11.1. artikuluan zehaztutakoak dira.
Deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten argitaletxe guztiek eta literaturarekin zerikusia duten elkarte profesionalek.
Beste erakunde publikoren edo pribaturen batek emandako diru-laguntzak eta laguntza mota hau bateraezinak izango dira, helburu bera betetzeko badira.
15.000 euro.
NAZIOARTEKO MERKATUETAN ITZULPEN-ESKUBIDEAK SALTZEKO LITERATURA-LANEN LAGINEN ITZULPENETARAKO LAGUNTZEN ESKABIDEA.
Literatura-lanen itzultzaile profesionalei zuzenduta, 2011. urtean burutuko diren prestakuntzako jarduerak, ikastaroak edo mintegiak antolatzera eta garatzera bideratuko dira mota honetan barne hartutako laguntzak.
Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo helbidea duten pertsona fisikoek edo pertsona juridiko pribatuek.
Modalitate honetako diru-laguntzak eta beste entitate publiko nahiz pribatuk helburu berberaz emandakoak bateragarriak izango dira, betiere diruz lagundutako jarduera edo programa gainfinantzatu gabe; kasu horretan, bidezkoa izango da diru-laguntza ez ordaintzea edo gainfinantzatutako zenbatekoa itzultzeko eskatzea, kasuak kasu.
15.000 euro.
LITERATUR ITZULPENAREN EREMUAN PRESTAKUNTZARAKO LAGUNTZEN ESKABIDEA.
2011/03/15
Hartzen den ebazpena gehienez sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie interesatuei, deialdiaren Agindu hau Boletinean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.