Gazteak balio demokratikoetan eta bakearen kulturan hezteko programak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen agindua
128.000 euro
Kultura Sailak, beste zenbait erakunderekin batera, lanean dihardu gazteak balio demokratikoetan eta bakearen kulturan hezteko programak suspertzeko Euskal Autonomia Erkidegoan. Helburu hori lortu nahian, xedapen honetan ezarritako arloren bateko jarduerak burutzen dituzten pertsona juridiko publiko zein pribatuei laguntzak eskaintzeko bideak ezartzen dira agindu honen bitartez.
Agindu honek nahi duena da gazteak balio demokratikoetan eta bakearen kulturan hezteko programak zabaltzen laguntzea. Horretarako, Kultura Sailak beste tresna baten gisara mahairatzen du laguntza hori, hain zuzen ere, gazteak eta beste zenbait sektore berezi gizartean integra daitezen lagunduko duena. Laguntza horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei aukera emango zaie balio demokratiko eta bakearen kulturako programak burutzeko, betiere beren kabuz egindako diseinuaren arabera, eta, aldi berean, ez zaie muga estuegirik ezarriko, arlo horretan lanean diharduten agenteen ekintza berriak eta berriztatzaileak ez oztopatzeko.
Hori horrela izanik, deialdi honen bitartez bi helburu lortu nahi dira batez ere: alde batetik, diru-laguntzen deialdi guztietan izan behar diren objektibotasun, lehia eta publizitate printzipioak bermatzeko gutxieneko oinarri legalak ezartzea eta, bestetik, Kultura Sailak diru publikoak era egokian erabiltzen direla jakin ahal izateko bideak finkatzea.
Adierazitako guztia aintzat hartuta, gazteak balio demokratikoetan eta bakearen kulturan hezteko programak egitea xede duten erakundeentzako laguntza-esparrua finkatu da; hain zuzen ere, urteko jarduera edo programa bat, zorroztasunez, edozein ikuspuntutatik burutu nahi duten erakunde guztiak diru-laguntzez baliatu ahal izateko moduko esparru zabala. Muga bakarra, Euskal Autonomia Erkidegoak urtealdi bakoitzerako dituen aurrekontuetan arlo honetara zuzendutako diru-kopurua bera izango da.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Gazteak balio demokratikoetan eta bakearen kulturan hezteko programak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen agindua.
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak, irabazi asmorik gabekoak.
Balio demokratikoak eta bakearen kultura suspertzeko heziketak, deialdi honi dagokionez, bizikidetza erraztuko duten balio demokratikoak sustatzea hartuko du bere baitan; eta besteak beste, honako hauek bultzatuko ditu: berdintasuna, justizia, parte-hartzea, aniztasuna, tolerantzia, elkarrekiko errespetua, gatazkak elkarrizketa bidez ebazteko modu parte-hartzailea, eta giza eskubideen defentsa.
Gazteentzat ondoko arloetan garatzen diren urteko lurraldez gaineko programek eta jarduera jakinek izan dezakete diru-laguntza. Hona hemen arloak:
a) Balio demokratiko eta bakearen kulturarako hezkuntza suspertzea helburu nagusi duten programak eta jarduerak.
b) Balio demokratiko eta bakearen kulturan heziko duten pertsonak prestatzeko jarduerak.
c) Balio demokratiko eta bakearen kulturarako hezkuntza bereziki zabaltzeko jarduerak.
Deialdi honen ondorioetarako, lurraldez gainekoak lurralde historiko bateko onuradunei baino gehiagori zuzendutakoak dira.
Eskabide batean —arloa gorabehera— jarduera bat baino gehiago sartzen bada, eta horiek izaera ezberdinekoak badira, banaka azaldu behar da jarduera bakoitzari dagokionez zein helburu, hartzaile eta diru-sarrera eta gastu izango dituen. Izaera ezberdinekoak direla ulertuko da, helburu edo hartzaile ezberdinak izateaz gainera, finantza-bide propio eta bereizi bat edo gehiago dituztenak.
Diruz lagun daitezkeen gastuak eta aurrekontua.
1.– Ondorengoak joko dira agindu honetan jasotako araudiaren babesean diruz laguntzeko moduko gastutzat: erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren gaineko aurrekontu banakatuan eta xehatuan agertzen diren gastuak, baldin eta ezbairik gabe jarduera garatzearekin lotura badute. Diruz laguntzeko moduko gastuak bi multzotan banatzen dira: zuzenak eta zeharkakoak.
2.- Diruz lagundutako gastu zuzenak. Diruz lagundutako gastu zuzenak dira, aurreko baldintzak aintzat hartuta, dena delako programa edo jarduera gauzatzearekin zuzenki loturiko kostu berariazkoak eta, beraz, programa edo jarduerari zuzenean kargatu dakizkiokeenak. Gastu zuzenen barruan, jarduera zabaltzeko gastuen diru-kopuruak ez du gaindituko, programa edo jarduerari emango zaion diru-laguntza zehazterakoan, programa edo jardueraren aurrekontuaren %20.
3.- Diruz lagundutako zeharkako gastuak. Diruz lagundutako zeharkako gastuen barruan programa edo jardueraren aurrekontuaren %10eraino kopurua sartu ahal izango da, betiere onuradunaren kostu administratibo orokorren zati bat, behar bezala justifikatuta, programari edo jarduerari eslei dakiokeenean.
4.– Ez dira inola ere diruz lagunduko, ez zergei loturiko diru zenbatekoak ezta inbertsio-gastuak ere.
5.– Artikulu honen arabera diruz ez laguntzeko moduko gastutzat jotzen direnak agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, edota, laguntzeko modukoak izanik ere ezarritako muga gainditzen badute, Epaimahai Kalifikatzaileak ezabatu edo araztu egingo ditu gastuok, diru-laguntza kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.
Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da eta, beraz, arlo bakoitzean aurkeztutako eskabideak aztertu eta alderatu egingo dira diru-laguntzak ematerakoan. Eskabideak lehentasunen arabera sailkatu eta ordenan jartzeko orduan, segidan ezarritako hautaketa- eta balorazio-irizpideak hartuko dira aintzakotzat. Nolanahi ere, laguntza jasotzeko beharrezkoa izango da gutxienez 20 puntu jasotzea. Kasu bakoitzean eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, eskatutako diru-kopuruaren gaineko ehunekoa esleitzea proposatuko du Epaimahai Kalifikatzaileak, hain zuzen, ezarritako irizpideak aplikatzearen ondorioz lortzen den ehunekoa. Horretarako, honako formula hau erabiliko da:
100 x (puntuazioa-20)/50
Puntuazioa 70 edo hortik gorakoa bada, eskatutako diru-kopuru osoa esleitzea proposatuko da. Kasu guztietan, 10. artikuluan diru-laguntzen zenbatekoa eta mugei buruz ezarritakoa bete beharko da.
Aurreko puntuan adierazitakoa aplikatu, eta diru-laguntza guztiek batera gainditzen badute jarritako diru-baliabideak, proportzionalki murriztuko dira laguntzen kopuru horiek.
Epaimahai kalifikatzaileak ebazpen-proposamenean zehaztu egingo du zein jarduerak jasoko duen laguntza eta zeinek ez. Berdin egingo du Epaimahai Kalifikatzaileak eskabide berean izaera ezberdinetako jarduerak badaude eta denak laguntzen ez badira edo denak baztertzen ez badira, hots, epaimahai kalifikatzaileak ebazpen-proposamenean zehaztu egingo du zein jarduerak jasoko duen laguntza eta zeinek ez.
Kultura sailburuaren Aginduaren araberakoa. Agindu horren bidez, gazteak balioetan eta bakearen kulturan hezteko programak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dira.
DATUEN ALTA/HIRUGARREN INTERESATUA
HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA
AITORPEN EREDUAK
PROGRAMA EDO JARDUERAREN DATUAK
2010 AURREKONTUAREN LABURPENA
BETE beste erakunde bati diru-laguntza eskatu bazaio edo beste erakunde batek diru-laguntza eman badio helburu berberarekin
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
2010/31/07
3 HILABETE