Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Cultura

euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
 
Zinema-aretoek Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko laguntzak-2010.

LABURPENA
Titulua:
Zinema-aretoek Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko laguntzak-2010.
Xedea:

2009ko azaroaren 1etik 2010eko urriaren 31ra bitartean Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko laguntzak emateko baldintzak ezartzea eta horien deialdia egitea.

Filmek bi urte baino gutxiago izango dituzte, jatorrizko herrialdean estreinatu zirenetik kontatuta.

Agindu honen ondorioetarako, europar filmatzat hartuko dira MEDIA programan parte hartzen duten estatuetan finkaturiko konpainietan nagusiki ekoitzitakoak.

Agindu honen ondorioetarako, iberoamerikar filmatzat hartuko dira Iberoamerikako estatuetan finkaturiko konpainietan nagusiki ekoitzitakoak.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira publizitate-filmak, pornografikoak, eta arrazismoaren edo indarkeriaren apologia egiten dutenak.

Laguntza-modalitateak honakoak dira:

 1.- Gehienez ere hiru pantaila dituzten aretoetarako laguntzak.

 2.- Hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoetarako laguntzak. Kasu honetan, laguntzak jaso ahal izateko, aretoen programazioaren %50ak gutxienez Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmez osaturik egon behar du, 1.1 artikuluan ezarritako denboraldian.

Diru kopurua:

Deialdian ezarritako laguntzen gehienezko zuzkidura guztira berrehun eta laurogeita hamazazpi mila berrogeita lau (297.044,00) eurokoa da, nahiz eta gehitzerik ere izango den, lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.

Gehienez ere hiru pantaila dituzten aretoetarako modalitatean, berrehun eta hogeita hiru mila bostehun eta hamalau (223.514,00) euro erabiliko dira.

Hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoetarako modalitatean, hirurogeita hamairu mila bostehun eta hogeita hamar (73.530,00) euro erabiliko dira.

Deialdi honen babesean zinema-areto bakoitzari eman dakiokeen gehienezko laguntza 30.000 euro izango da. Diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, zinema-areto bakoitzak balorazio-irizpideak aplikatu eta gero lorturiko puntuazioa hartuko da kontuan.

Deialdiaren araudia:
  • 2010eko azaroaren 11ko AGINDUA (EHAA Zk. 0/2010)

    Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legeak 29. artikuluan dio ezen, ikus-entzuleek kultura-ekoizpenaren dibertsitatea eskura izateko helburuz, zinema-areto independenteetarako laguntza-neurriak ezarri ahal izango direla, autonomia-erkidegoekin elkarlanean eta erregelamendu bidez ezarritakoari jarraituz, zinema-areto horiek ematen duten programazioaren arabera. Elkarlan hori erantzukidetasunaren printzipioan oinarrituko da eta bidezko hitzarmenen bidez gauzatuko da.

    Kultura Sailak hitzarmen bat sinatu du Kultura Ministerioarekin, Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 29. artikuluan aurreikusitako laguntzei aplikagarriak zaizkien baldintza eta konpromisoak ezartzeari begira zinema-aretoetarako laguntza emateko.

    Alde horretatik, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari jardun-arlotzat aitortzen zaizkion eskumenen barruan, interesgarritzat jo da zinema-aretoek Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko laguntzak ezartzea, lehentasuna emanez jatorrizko bertsioan ematen direnei.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
  • Kultura Sailean: Manu Galarraga (945 01 69 41)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak

Zinema-aretoek Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko laguntzak.

2009ko azaroaren 1etik 2010eko urriaren 31ra bitartean Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko laguntzak emateko baldintzak ezartzea eta horien deialdia egitea.

Filmek bi urte baino gutxiago izango dituzte, jatorrizko herrialdean estreinatu zirenetik kontatuta.

Agindu honen ondorioetarako, europar filmatzat hartuko dira MEDIA programan parte hartzen duten estatuetan finkaturiko konpainietan nagusiki ekoitzitakoak.

Agindu honen ondorioetarako, iberoamerikar filmatzat hartuko dira Iberoamerikako estatuetan finkaturiko konpainietan nagusiki ekoitzitakoak.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira publizitate-filmak, pornografikoak, eta arrazismoaren edo indarkeriaren apologia egiten dutenak.

Laguntza-modalitateak honakoak dira:

 1.- Gehienez ere hiru pantaila dituzten aretoetarako laguntzak.

 2.- Hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoetarako laguntzak. Kasu honetan, laguntzak jaso ahal izateko, aretoen programazioaren %50ak gutxienez Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmez osaturik egon behar du, 1.1 artikuluan ezarritako denboraldian.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Laguntzak jaso ahal izateko, zinema-erakusketarako enpresek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: Euskadiko Autonomia Erkidegoan finkatuta egotea, toki berean eta enpresa-izen berean kokatutako pantaila bat edo gehiago (laguntza-modalitatearen arabera) edukitzea, publikoari irekia gutxienez sei hilabete aurretik eramatea, lehiatila eta diru-sarreren deklaraziorako sistema bat izatea, eta izena emanda egotea Kultura Ministerioaren Zine eta Ikusentzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikusentzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.

Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

Nolanahi ere, Euskal Herriko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.4 artikuluarekin bat etorriz, onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Deialdian ezarritako laguntzen gehienezko zuzkidura guztira berrehun eta laurogeita hamazazpi mila berrogeita lau (297.044,00) eurokoa da, nahiz eta gehitzerik ere izango den, lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.

Gehienez ere hiru pantaila dituzten aretoetarako modalitatean, berrehun eta hogeita hiru mila bostehun eta hamalau (223.514,00) euro erabiliko dira.

Hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoetarako modalitatean, hirurogeita hamairu mila bostehun eta hogeita hamar (73.530,00) euro erabiliko dira.

Deialdi honen babesean zinema-areto bakoitzari eman dakiokeen gehienezko laguntza 30.000 euro izango da. Diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, zinema-areto bakoitzak balorazio-irizpideak aplikatu eta gero lorturiko puntuazioa hartuko da kontuan.

Ordainketa modua:

Diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, egindako jarduera 13. artikuluan jasotzen denaren arabera gauzatu dela behar bezala justifikatu ondoren.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Dirulaguntza eskabidea.
Dirulaguntza eskabidea.:
Zinema-aretoek Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko laguntzen eskabidea-2010.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
I. ERANSKINA (Eskaera)

EUROPAR ERKIDEGOKO ETA IBEROAMERIKAKO FILMEN KOPIAK ESKURATZEKO LAGUNTZA ESKABIDEA

II. ERANSKINA (Eskaera)

HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA

III. ERANSKINA (Eskaera)

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/11/24 - 2010/12/08
Aurkezteko epe-muga:

2010/12/08

Ebazteko epea:

sei hilabeteko epean deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
05/07/2011
Erlazionatutako ebazpenak: