Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Kontseilua
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2007/06/07
2004-2006 bitarteko balantzea egiteaz gain
KULTURAREN EUSKAL PLANAK BERE PROIEKTU TRAKTOREAK AURKEZTU DITU 2007-2008RAKO
Arte eszenikoen irakaskuntzarako zentroa nabarmentzen da

prentsa aurrekoaMiren Azkarate Kultura sailburuak, Donostian egindako lan-gosari baten bidez, 2004ean martxan jarritako Kulturaren Euskal Planaren Balantzea egin du. Halaber, Kulturaren Euskal Planeko Batzorde Iraunkorreko kideak ondoan izan dituela, sailburuak 2007-2008 bi urtekorako proiektu traktoreak aurkeztu ditu, horien artean hauek nabarmentzen direlarik: arte esezenikoen irakaskuntzarako zentroa, arte eta kultur industrien institutua, zinemarako deialdi berriak, eta FM-entzako araudi berriaren egitea.

Kulturaren Euskal Planak (KEP) EAEn euskal kulturaren gainean ikuspegi estrategikoei, jarduera irizpideei eta lehentasunei buruz eragile publiko eta pribatuen arteko adostasuna islatu nahi du. Euskal herritarren zerbitzura dagoen tresna da, kultur kudeaketaren ikuspegi interbentzionista eta inposatzailea arbuiatzen duena. Beraz, taldelanaren fruitu moduan lortutako adostasuna eta etengabeko hobekuntza xede dituen tresna da.

PLANAREN GARAPEN MAILA

  • Apirilaren 25an KULTURAREN EUSKAL KONTSEILUKO kideek Kulturaren Euskal Planaren 2006 ko balantzea onetsi zuten
  • KEP-aren burutze maila (2006an) % 58,42  da, eta gainontzeko % 41.58a 2007-2008rako planifikatua dago.
  • Aurkeztu zen aurreko balantzean, 2006ko azaroan, behin-behineko burutze maila  %  62,12koa zen.  %4ko alde hori Kontseiluan aztertutako  jardueren garapen mailaren egokitzeak dakar, batetik,  eta amaiturik dauden jarduera batzuk azaltzen duten jarraitasun beharrak, bestetik.
EGITUREN ERAKETA:
  • Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean sortu da Arte Eszenikoen Masterra, 2007-2008 kurtsoan martxan jarriko dena
  • Kulturaren Euskal Behatokia sortu da, kulturari buruzko informazio eta datuak eratzeko tresna modura;  hiritar guztien esku dagoen zerbitzua,  erakunde eta sektoreen elkarlanean eta koordinazioan oinarritutakoa. Orain arte sektoreetan egin diren ikerketa lanak era sistematikoan ari dira eskuragarri jartzen.
  • Museoen legea egin da eta Legebiltzarrak onetsi du. Liburutegien lege egin eta Jaurlaritzan onetsi da.
SEKTOREEN INDARTZEA:
  •  Ikus-entzunezko sorkuntzaren ekoizpenean finantziazio lerro berria  ezarri da da, ikus-entzunezko sektorea bultzatuko duen lerro estrategiko gisa.
  • Itzulpen eta kokapen  teknologiak indartu  dira, euskara oinarritzat hartuta eta  PESI-rekin koordinatutako proiektuekin. Euskarazko software askea garatu da.
  • Kultura Sailaren aurrekontua handitu da, egitarauk  eguneratu eta indartzeko.

2007-2008 BI URTEOTARAKO PROIEKTU TRAKTOREAK

2007-2008rako PROIEKTU TRAKTOREAK 2005-2006 urteetan egindako lanetan oinarritzen dira.

Planaren hasieratik lantzen eta garatzen joan diren proiektuak dira, baina planifikazio eta jarraipen eraginetarako biurtekoetan zatitu dira.

Proiektu hauek jarraikortasun lerro argiak  dituzte Planaren lehen 4 urteotarako.  2007-2008rako bi urteotan, proiektu jakin batzuek duten izaera eta eragina kontuan hartuta, proiektu traktore moduan hartuko ditugu, eskatuko duten ahalegin eta  baliabideak handiagoak direlako. Proiektu traktore hauetatik nabarmenenak datoz hurrengo orrialdeetan.

ERREALITATE IZANGO DIRA, BESTEAK BESTE
  • ARTE ETA KULTUR INDUSTRIEN INSTITUTUA: Arte eta Kultur Industrien proposamena egin eta Jaurlaritzan onestea.
  • ARTE ESZENIKOEN IRAKASKUNTZARAKO ZENTROA: Arte eszenikoen ikaskuntzarako  eskola bat egiteko proposamena osatzeko lanetan Hezkuntza Sailarekin elkarlanean aritzea, ondoren Hezkuntza sailak onartzeko.
  • BEHATOKIA:  2007-2008-rako egitarauari jarraituz Behatokiaren lana garatu. Kulturarako marko estatistikoa egin eta martxan jarri.
  • ZERGA-ARINKETEN ARAUBIDEA: Kultur inbertsioetan zerga-arinketek duten eragina aztertu  eta  ondoren proposamenak egitea.   
  • ARAUDIA: Museoen legea martxan jarri. Liburutegien legea Legebiltzarrean onetsi eta martxan jarri. Euskadiko Agiritegien legea egin eta Gobernu mailan onestea.
  • HITZARMENAK: Elkarte estrategikoen egiturak indartu  eta kudeapena hobetzeko bide berriak ezarri, profesionalizazioan  ere aurrera egiteko: hitzarmenak.
  • EITB-REN KONTRATU PROGRAMA :  EITB-rekin bigarren kontratu programa sinatzea.
  • BIKOIZKETA ETA FILMEN ERAKUSKETA EUSKARAZ: DVD formatuan pelikulen  bikoizketak gehitu eta euskarazko filmen erakusketa indartu.
  • ZINERAKO DEIALDI BERRIAK: edukiak oinarri berrietan; luzemetraiak eta dokumentalak sustatu eta hedatzeko laguntzak.
  • FM-AK: FM-entzako araudi berriaren egitea.
  • DIGITALIZAZIOA: Digitalizazio zentro koordinatzaile baten proposamena egin eta garatu.

Balantzea eta 2007-2008rako proposamena (pdf 352 KB)