Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Kontseilua
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2007/05/17
KALEARTEAN: Lau euskal konpainia Valladolideko Antzerki Jaialdian
Trapu Zaharra, Ane Miren, Alberto Saavedra eta Kukai & Logela Multimedia konpainiak Valladolid-eko VIII Kale Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdian arituko dira, maiatzaren 23tik 27ra, 21 herrialdeetako 44 konpainiak parte hartuko dutelarik.

2006an bizi izan genuen esperientziaren ondoren, nazioarteko Festival Internacional de Teatro y Artes de la Calle de Valladolid jaialdian jorratuko dugun KALEARTEAn ikuskizunaren bigarren saioari ilusio eta gogo biziarekin eutsi diogu. Valladolideko hiriarekin lankidetzan aritzea handia izan da guretzat, Europako hegoaldeko jaialdi boteretsu, dinamiko eta sortzaileenetako batean parte hartuko baitugu. Bertan aurkezten diren proposamenen kalitateak eta orijinaltasunak, ikusleen artetik jasotzen dugun elkartasunarekin batera, euskal konpainien autoeskakizun-maila are handiagoa izatea egiten dute, bertako mailarekin eta Europatik etorritako beste kideen mailarekin parekatu ahal izateko. Hautatutako konpainiek eskaintzen dute Artea, baina Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak euskal sortzaileak eta artistak laguntzen jarraitzen du erregulartasunez eta irmotasunez, bide eta merkatu berriak irekitzen joan daitezen. Eta emaitzak azaleratzen hasiak dira… Izan ere, geroz eta euskal konpainia gehiagok lortzen dute arrakasta nazioarteko merkatuetan, Atlantikoaren alde honetan zein bestean. Nazioarteko merkatuak geroz eta familiarragoak eta hurbilekoagoak egiten ari zaizkigu.

Euren artean oso ezberdinak diren proposamenak biltzen ditugu saio berri honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Kale Antzerkiaren errealitatea islatzen duen multzo zabal eta bikaina. Trapu Zaharra konpainiak "Visa vis" aurkeztuko du, kalea, inprobisazioa eta ikusleen parte-hartzea uztartuz. Klasikoan bilakatu da dagoeneko! Ane Miren bihurrikariak giza izaeraren lege guztiak limitera eramanez gozaraziko gaitu. Originaltasuna Alberto Saavedraren eskutik helduko da Valladolidera, eta hiria bere "pertsonajez" beteko du artista plastiko honek… Egon adi! Ez galdu arretarik!. KALEARTEAn 2007 proiektua Kukai & Logela multimedia konpainiaren "Latidos" ikuskizunak itxiko du. Valladolideko Jaialdiaren eta Donostiako Antzerki Azokaren elkarlanaz sortutako ikuskizun honek Euskal Dantza berritua erakutsiko digu, ikusleak txundituta utziko dituen ikuskizun multimediaren laguntzarekin batera.

KALEARTEAN-eko programa (pdf, 957 kb)