|
|
Prentsaurrekoan aurkeztu da Euskadiko Filmategiaren 2006ko jardueraren memoria. Aurkezpenean parte hartu dute Gurutz Larrañaga Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, Mikel Arregi Euskadiko Filmategiko zuzendari-gerenteak, eta Peio Aldazabal Euskadiko Filmategiko zuzendari-zaintzaileak. Euskadiko Filmategiaren 2006ko memorian goraipazekoa da bere historiako hazkunderik inportanteena izan zuela iaz gordailuari dagokionez, izan ere 541.020 metro jaso ziren euskarri zinematografikoan, horietatik 88.620 metro negatiboetan.
Berriztapenei dagokienez, honako hau nabarmentzen da: Salvador Ferrer-en "San Sebastián novia de España" (1955). Filmak Donostiara oporretan iristen diren turista batzuk deskribatzen ditu. Kontxa, Paseo Berria, Boulevarda, Igeldo mendia, etab. dira hirian bisitatutako zenbait toki. Gainera, Gipuzkoa bisitatzea erabakitzen dute, eta Azpeitia, Loiola, Arantzazu, Oñati, etab. ikus ditzakegu. Berriztapen hori kolorearen degradazio hain aurreratua duen euskarria egun existitzen diren baliabideekin digitalki salbatu daitekeenaren adibide ezin hobea da. Horrek prozedura kimikoen bidez tratatzea erabat ezinezkoa litekeen dokumentu zinematografikoak berreskuratzeko itxaropen handiak izateko aukera ematen digu.
|