Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kirolak
 
Euskadiko XXV. Eskolarteko Kirol Jokoak


Eskola Kirola ikasleek nahitaezko eskolatze aldian irakastorduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da.

Eskola Kirolaren helburu nagusia eskolako ikasleen heziketa garapena osatzea da, kirolari bakoitzaren betebeharrak asez. Horrela, Eskola Kirolak aukera berdintasuna aintzat hartuz, haurraren heziketa bultzatu beharko du, bere pertsonalitatearen garapen harmonikoa, etorkizunean kirolaren praktika ahalbideratzeko baldintza fisiko eta kirol aztura eta bizitza osasuntsua indartzen duten zenbait kirol modalitate ezberdin sustatuz.

Eskola kirolaren oinarriak eta printzipioak, kirol diziplinako araubidea eta lehiaketak finkatzea Eusko Jaurlaritzaren eskumena da, eta honi jarraiki, infantil mailako Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak burutzea ere bere betebeharra da.

Lurralde historikoetako foru organoen eskumena da eskola kirolaren arloko arauak garatzea eta, udal administrazioaren lankidetzarekin, eskola kirola programak gauzatzea.

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXV. edizioa Gipuzkoan (Lasarten eta Tolosaldean) burutuko da, bertan lurralde bakoitzeko infantil mailako kirolari eta talde irabazleak parte hartu dutelarik.

Ekitaldiaren antolaketa Eusko Jaurlaritzaren esku egon da, eta hiru lurralde historikoetako foru organoen eta zegozkion kiroletako Euskadiko Kirol Federazioez lankidetzaz gain, Caja Vital Kutxaren babesa hitzartu da.

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan 21 kirol modalitate ezberdinen Infantil mailako Euskadiko Txapelketak ospatu dira, 2005eko otsailaren 27a eta ekainaren 4a bitartean, 2000 ikasletik gora bilduz.

Ikasturtean zehar ikasle gazteek burututako kirol ekintzak azken ekitaldi honetan amaitzen dira, kirol helburuaz gain, partehartzaileen adinerako egokia den lehiaketan ondo pasa eta euskara sustatzea ere helburu direlarik.

Cartel kross 05 - Acceso Cross 2005Cartel judo 05 - Acceso judo 2005

 Vitoria-Gasteizen ospatu ziren txapelketa hauek maila infantileko hiru Lurralde Historikoetako talde, nahiz kirolari irabazleei zuzenduta zeuden.

Ekitaldi hauen ardura Eusko Jaurlaritzarena izanda ere, hiru Lurralde Historikoen Foru Aldundien eta Euskadiko kirol federazioen laguntzarekin antolatu da.

Otsailaren 27an Kross txapelketarekin kirol jokoei hasiera eman zitzaion, maiatzaren 7an Judokoa izan da eta maiatzaren 28,29 eta ekainaren 4an beste 19 modalitateko txapelketak jokatuko ziren.

Ikasturtean zehar ikasleek garatutako kirolak, lehiaketa hauetan izan du amaiera, non beraien ardatza, euskararen sustapena eta partehartzaileen olgeta eta gozamena den.

 

BABESLEAK

Vitoria-Gasteizko UdalaCaja Vital Kutxa


LAGUNTZAILEAK

  Cafés la BarsileñaCoca ColaForum

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2006/01/31