Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zergatik berdintasunezko komunikazioa?
Kirolean berdintasunerako komunikazio gida

Hizkuntza gure gizartean komunikatzeko tresna nagusienetakoa da. Hizkuntzaren bidez errealitateari izena ematen diogu, interpretatu egiten dugu eta sinbolikoki antolatzen dugu.

Egungo gizartea sexu bakoitzaren tokiak, eginkizunak eta jarduerak baldintzatzen dituen antolaketa patriarkalean oinarritzen da. Ezaugarri hauek guztiak gure irudikari sozialean barneratu ditugu hizkuntzaren, irudien eta portaeren bidez. Giza harremanak gizonek eta balio maskulinoek menperatu dituztenez gero, menpekotasun hau etengabe transmititu da hizkuntzaren bitartez.

Baina gizartea lez, hizkuntza, erabiltzen duten gizarteko taldeen beharretara egokitzeko aldatu egiten da. Prozesu hau mailakakoa izan arren ez da noranzko bakarrekoa, beraz hizkuntzaren erabilera apropos aldatzeak munduaz dugun ustea eta emakume eta gizonen artean eratzen diren harremanei buruz dugun ustea aldatzen lagunduko du.