Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kirolak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Diru-laguntzak, Euskal kirol selekzioen kirol lehiaketak finantzatzeko. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kirol Zuzendaritza


Agindu honen bidez, Euskal selekzioek nazioarteko lehiaketetan parte har dezaten eta Euskal kirol selekzioak partaide izango dituzten nazioarteko kirol-lehiaketak antola daitezen emango diren diru-laguntzak arautzen dira.

Agindu honen bidez, Euskal selekzioek nazioarteko lehiaketetan parte har dezaten eta Euskal kirol selekzioak partaide izango dituzten nazioarteko kirol-lehiaketak antola daitezen emango diren diru-laguntzak arautzen dira.


Nori Zuzendua

Euskal kirol federazioek jaso ditzakete agindu honetan araututako diru-laguntzak, baldin eta aginduak ezarritakoa betetzen badute, euren estatutuak urriaren 9ko 265/1990 Dekretuari (kirol federazioen eraketa eta funtzionamendua arautzen dituena) egokituta badituzte, Kirol Entitateen Erregistroan izena emanda badaude eta gobernu organoak eratu badituzte, estatutu eta indarreko legeriaren arabera.


Diru kopurua

444.000,00 €


AraudiaEHAA

Harremanak norekin

Erro Muro
Telf.: 945 019 507


Erantsi beharreko agiriak

 a) Eskaera inprimakia.(I. Eranskina). Erakundeko ordezkariak izenpetuko du eskaera.

 b) Diruz lagun daitezkeen jarduera edo programen memoria azaltzailea eta egutegia.

 c) Diruz lagun daitekeen programa edo jardueraren aurrekontu banakatua.

 d) Erakunde onuradunak eskatu eta jasoko dituen edo jaso ditzakeen beste diru-laguntzak. Zein erakundek (publiko nahiz pribatuk) emango dizkion adieraziko da, baita eskaeraren egoera ere (ea ukatu zaion, ebazteke dagoen, eman zaion, zenbatekoa eta abar). Ez badu diru-laguntzarik eskatu, egiaztagiria aurkeztuko du programa horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez duela adieraziz.

 e) Erakunde eskatzailearen IFZaren kopia.

 f) Zerga betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen egiaztagiria. Egiaztagiri horrek diru-laguntza eskatu baino hiru hilabete lehenago emana izan behar du gehienez.

 g) Erakunde eskatzailearen gobernu organoak frogatuko du jarduera edo programako publizitate eta dokumentuetan (posta, kartelak, liburuxkak, megafonia eta abar) EAEko hizkuntza ofizialak erabiltzeko konpromisoa hartu duela.

 h) Jarduera edo programa hori beste erakunde publiko nahiz pribatuekiko lankidetza hitzarmen baten bidez egiten bada, lankidetza hitzarmen edo kontratuaren kopia ere erantsiko da. Kasu horretan, diru-laguntza eskatu ez duen erakundeari aurreko idatz-zatietan jasotako dokumentuak eska dakizkioke.

 i) Erakunde eskatzaileari eskabidea baloratzeko komenigarri iruditzen zaion beste edozein dokumentu.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005-3-17tik 2005-4-16ra


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Lau hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


FormularioakEranskinak

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

10/05/2005