Euskadiko kirol-federazioen 2005ko kirol-programetarako diru-laguntzak |
| Saila / Erakunde Autonomiaduna Kultura |
|
Egitura atal kudeatzailea Kirol Zuzendaritza |
Euskadiko kirol-federazioen 2005ko kirol-programetarako diru-laguntzak Euskadiko kirol-federazioen 2005ko kirol-programetarako diru-laguntzak |
| Nori Zuzendua Euskadiko kirol-federazioak |
| Diru kopurua 2005ko ekitaldian, agindu honetan arautzen diren laguntzak finantzatzeko bideratu den aurrekontu-zuzkidura bi milioi seiehun eta berrogeita hamar mila (2.650.000) eurokoa da. |
| AraudiaEHAA |
| Harremanak norekin Erro Muro |
| Erantsi beharreko agiriak Diru-laguntzak jasotzeko eskabideekin batera honako dokumentazioa aurkeztu behar da: a) Eskabide-inprimakia (I eranskina) b) Erakundearen 2005ko ekitaldiko aurrekontua, batzar nagusiak onartua. Eskabidearen euskarri gisa aurkeztutako aurrekontu hori egitarauka sailkaturik aurkeztuko da, eta oreka bat erakutsiko du gastu eta diru-sarreretan artean. Horrekin batera, aurrekontu berria orekatzeko konpromisoa hartzen duela adierazi behar du entitateak, jasotako diru-laguntza jasotzea espero zenarekin bat ez badator. Hori egiteko, 30 egun balioduneko epea izango du, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen Ebazpena jaso, eta hurrengo egunetik aurrera. c) Federazioaren IFZaren fotokopia. d) Zerga kontuetan bere betebehar guztiak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiri eguneratua. e) Banketxearen egiaztagiri eguneratua, kontu-zenbakia eskaera egin duen entitatearena dela ziurtatzeko. f) Erakunde onuradunak eskatu dituen edo ustez jasoko dituen beste laguntza batzuen zerrenda, emango duen erakunde publiko zein pribatuaren izena eta diru-laguntzarako eskabideen egoera aipatuta: ezetsiak, erantzunaren zain, emanak eta diru-kopuruak. Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako egitarauetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena. g) Kirol-egitasmoa azaltzen duen txostena (II. Eranskina). Honako hauek agertuko dira bertan: -Federazioak antolatutako kirol-lehiaketak. Lehiaketen gutxi gorabeherako kopurua espezialitate edo azpimotaren eta kategorien arabera. Parte hartuko duten kirolari eta kluben kopurua eta parte hartuko duten kluben portzentajea Federazioan afiliatuta dauden klub guztien aldean. -Kirol-prestakuntzako jarduerak. Egingo diren jardueren zerrenda eta partaideen eta orduen kopurua gutxi gorabehera. -Zuzendari teknikorik dagoen eta horren titulazioa, dedikazioa ordutan eta federazioarekin duen lotura. -Parte-hartzeko kirolaren inguruan federazioak antolatutako jarduerak (jolas, aisia eta osasunerako kirola). -Kategoria ez absolutuan kirol-selekzioek burututako jarduerak. -Kirol-mota bertokoa den. h) Federazioaren idazkariak lehendakariaren oniritziarekin egindako egiaztagiria, 2004ko abenduaren 31n, federazioak zituen kirolari federatuen kopurua adieraziz. i) 2004ko abenduaren 31n, federazioak afiliatuen artean zituen goi-mailako kirolarien zerrenda. j) Federazioak euskara zenbateraino erabiltzen duen adierazten duen txostena (III. Eranskina). Honako hauek aipatuko dira: -Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak. -Euskararen erabilera federazioen dokumentu eta argitalpenetan. -Euskarazko web orririk duen. -Jendeari harrera euskaraz egiten zaion. -Federazioaren kanpo-harremanetan euskara erabiltzen den. -Federazioko kideekin euskara erabiltzen den. -Federazioko hizkuntza-paisaian euskara erabiltzen den. |
| Eskabideak Aurkezteko Epea 2005-3-4tik 2005-4-4ra |
| Eskabideak aurkezteko lekua EUSKO JAURLARITZA BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
|
| Tramiteen deskripzioa Hasiera, jarraibidea eta ebazpena |
| Egitura Atal Ebazlea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea |
| Ebazteko epea Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik. |
|
Isilbidearen Ondorioak Ezespenezkoak |
|
Administrazio Bidearen Bukaera Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen |
| Errekurtsoak / Erreklamazioa |
| Formularioak |
| Bestelako Agiriak Ez dago |
| Oharrak
|
| Abisua Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica. |
| Azken aldaketa 10/05/2005 |