Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura ondarea
 
Arabako Museoak: Zalduondoko Museoa


Zalduondoko Museoa 1

Helbidea:  

01208. Zalduondo (ARABA)

Telefonoa: 945-30.43.93

E-mail:elkartea@euskalnet.net

Ordutegia: 

Larunbatetan: 17'30-19'30.

Igandeetan: 12'00-14'00.

Sarrera:

Nagusiak: 200 pzta.

Haurrak: 50 pzta.

Taldeak: Bisita aldez aurretik eskatuta, prezio murriztua (%50a)

 

Zalduondo aintzinetik ezaguna da batez ere San Adriango Tuneletik, hau da, Baionatik abiatuz eta Gipuzkoa zeharkatu eta gero lautadara pasatzeko Santiagoko erromesek erabiltzen zuten bidetik oso gertu dagoelako. Bere izen eta paisaia eta baita bertako baserrien babesa eta jendearen abegi ona ere erromesek utzitako kanta zein liburuetan aipatzen dira.

 

Museoa Lazarraga-Amezaga Jauregian dago kokatua. XVI. mendearen 2. erdialdiko eraikin hau herriaren erdigunean eta elizatik gertu dago. Jauregi dotore honetako ekialdeko fatxadan plateresko estiloko portada ikusgarria dago, alboetan eta ondo labratutako oinarrien gainean bina zutabe jonikoz apaindurik, azken hauek, halaber, Lazarraga-Lezeakoen armarria enmarkatzen duten bi gizairudien oinarri direlarik. Eraikinaren hegoaldeko fatxadan, bost zutabe jonikok eusten dituzten lau arkudun galeria ederra dago, estetika aldetik, garrantzi handikoa.

  Zalduondoko Museoa 3

Eskualdeko Museo honek, inguruko historia eta kulturaren erakuslea izan nahi du. Hori dela eta, oso eduki anitzduna da, bertan historia, etnografia, bertako fauna, artesania eta abarrekoekin batera, tokiko arte lehiaketetan saritutako obrak eta herriko eraikin esanguratsuenen maketen bilduma bat ere erakusgai daudelarik.

Aipatzekoak dira herriko arte erlijiosoari eskeinitako atala eta XVI. mendeko horma-pinturak.

 

Edukiak

Euskal zeramikaren aretoak, tokiko artesania, etnografia, arte erlijiosoa, aurre-historia, tokiko historia, Zalduondoko Pintura Lehiaketetan saritutako obren bilduma eta horma-pinturak.

 

Aurkibidea Aurrekoa Hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2004/12/11