|

|
Helbidea:
01191. Mendoza, Vitoria - Gasteiz (ARABA)
Telefonoa: 945-18.16.17
Ordutegia:
Urriaren 16tik apirilaren 30era bitartean: Asteartetik larunbatera: 11.00etatik 15.00etara.
Igande eta jaiegunetan: 10.00etatik 14.00etara.
Astelehenetan: itxita.
Maiatzaren 1etik urriaren 15era
Bitartean: Asteartetik ostiralera: 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.
Larunbatetan: 11.00etatik 15.00etara.
Igande eta jaiegunetan: 10.00etatik 14.00etara.
Astelehenetan: itxita.
Sarrera: Doan
|
1963. urtean Arabako Foru Aldundiak Mendozako Dorrea konpondu eta han jarri zuen Arabako Heraldika Museoa.
Dorre horren lehen aztarnak XIII. mende ingurukoak dira. Iñigo Lopez de Mendoza jaunak eraiki zuen oin laukidun dorre-etxe fortifikatu gisa. Haren jabetasuna, Infantatuaren Dukeei esker, 1856. urtera arte iraun zuen, eta urte horretan Bruno Martínez de Aragón gasteiztarrari saldu zioten.

Museoan jasota dauden heraldika-fondoak probintzia osoan desagertzeko arriskuan zeuden armarriak sistematikoki biltzeko kanpainari esker jaso ziren, bai eta norbanakoek egindako emaitzei esker ere.
Museoak berrogeitik gora armarri ditu erakusgai. Armarri horiek dorrearen beheko solairuan eta dorrearen inguruan dagoen harresiaren barruko paretetan daude itsatsita.

Guztien artetik aipatzekoak dira Gaonatarren armarria, Sabandon XIV. mendean botatako dorrean zegoena, eta Pedro López de Ayalak, Aguraingo Konteak, Gasteizen zeukan jauregian zegoen armarri txehetua.
Lehenengo solairua Arabako zazpi koadrilei eskainita dago, haiei egindako omenaldi gisa. Bertan heraldikazko bideoak ikusteko leku bat ere badago.
Bigarren eta hirugarren solairuetan heraldikari, deiturei eta leinuei buruzko gaiak jorratzen dituzten panelak daude erakusgai
Edukiak
Arabako hainbat sortetxetako armarriak.
Argitalpenak
Kaltalogoak, bideoak, postalak, material didaktikoa, etab.
Jarduerak
Hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, lehiaketak, etab.
|