Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura ondarea
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Arabako Museoak: Gastronomiaren Euskal Museoa


Llodio

Helbidea:

Zubiko Etxea Maestro Elorza, 11

01400. Laudio (ARABA)

Telefonoa: 94-672.43.30 

Ordutegia:

Ostiral eta larunbatetan: 17.30etatik 20.30etara.

Igande eta jaiegunetan: 11.00etatik 14.00etara.

Eskatutako bisitak:

Ostegun eta ostiraletan: 10.00etatik 14.00etara. 

Sarrera: Doan.

 

LlodioGastronomiaren Euskal Museoa Arabako Laudio hiribilduko hirigunean bertan dago, Nerbioi ibaiaren ondoan, Zubiko Etxean. Jauregi honek hiru solairu ditu eta, inguruan, lorategi zabal bat.

 

LlodioMuseoak sukaldaritzako eremu ezberdinen testigantza jaso nahi du bere baitan, bai etxeko jakien aldetik bei eta maila profesionalean egiten direnetik ere. Aretoetan garai ezberdinetako sukaldeak eta elikagaien  prestakuntza hobetzeko asmatutako tresna bereziak daude. Tresna horien ondoan, elikagaien erabiltzaileak, hots, sukaldariak, goxogileak eta kamareroak aurkitzen dira, dagokien jantzi tipikoekin. Gai berezi gisa, euskal sukaldaririk nabarmenenak agertzen dira, baita gastronomi elkarteen fenomenoa eta gastronomi kofradien ikuspegi berezia ere. Horrez gain, Museoak liburutegi-hitzaldi areto bat ere badauka, bertan gastronomiari buruzko bibliografi bilduma eta mundu osoko jatetxeetako jaki-zerrenden bilduma aparta jasotzen direlarik.  

   

Edukiak

Garai eta tankera ezberdinetako sukaldeak, etxekoak zein profesionalak eta jantoki bat. Azken horretan, azpimarragarriak dira entzute handiko sukaldariei buruzko aipamenak eta mundu osoko jatetxeetako karten bilduma. Horrez gain, bertan dago Gastronomiaren Euskal Akademiaren egoitza.

 

Aurkibidea Aurrekoa Hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2004/12/10