Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura ondarea

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Dirulaguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko udalei liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Ondarearen Zuzendaritza


Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, banaka edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta betiere entitate horietarako helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada, 2005eko ekitaldian beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egitea da agindu honen helburua.

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, banaka edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta betiere entitate horietarako helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada, 2005eko ekitaldian beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egitea da agindu honen helburua.


Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoko udalak.


Diru kopurua

685.000,00 €


AraudiaEHAA

Harremanak norekin

Elisa Rodríguez
Telf.: 945 019 471


Erantsi beharreko agiriak

- Eskabideak, eranskinetako ereduei jarraituz.

- Eskabidea egiten duten entitateak legez eratuta eta hainbat udalerrik osatuta badaude, beren helburuen artean liburutegi-zerbitzua publikoa elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatu beharko dute.

- Liburutegi sortu-berrietarako dokumentu sorten kasuan:

a) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta diru-laguntzaren egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain ala emanak eta diru-kopuruak). Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako helburuetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.

b) Entitate eskatzailearen idazkariaren egiaztagiria. Bertan, liburutegiaren eragin-eremuko biztanleen kopurua adieraziko da (betiere, biztanleria entitate eskatzaileari dagokiona izan behar da) eta, horrekin batera, datua nondik atera den.

c) 2004 edo 2005eko aurrekontuetan helburu berbererako onartuta dauden diru-atal propioen egiaztagiria edo 2005. urtean finantziazioan parte hartzeko konpromisoa. Horren kopurua, gutxienez, Agindu honen II. eranskinaren arabera dagokion kopuruaren erdia izango da.

d) ELSNean sartzeko eskabidea, aurretik egin ez bada, eta proiektuari buruzko txosten zehatza.

- Funtsak berritzeko eskabideen kasuan:

a) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta diru-laguntzaren egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain ala emanak eta diru kopuruak). Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako helburuetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.

b) Entitateko idazkariaren egiaztagiria. Bertan erroldan zenbat pertsona dauden adieraziko da eta, horrekin batera, datua nondik atera den.

c) 2005eko aurrekontuetan liburutegiko liburu-multzoa berritzeko onartuta dauden diru-atal propioen egiaztagiria edo finantziazioan parte hartzeko konpromisoa. Bigarren aukeraz baliatuz gero, zehaztu egin beharko da ea entitateak, gutxienez, Kultura Sailetik jasotzen duenaren adinako kopurua jarriko duen edo, bestela, zenbat diru emango duen, gehienez, aipatutako helbururako.

d) Eskabidea aurkezteko epean liburutegia irekita ez badago, alkateak izenpetutako konpromisoa, urtea bukatu baino lehen irekiko dela adierazteko.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005-5-7tik 2005-6-20ra


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Lau hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


FormularioakEranskinak

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

14/09/2005