Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2005/10/05
Kultur Politikoei buruzko Nazioarteko I Biltzarraren Egitaraua
Kulturaren Euskal Kontseiluak antolatuta, datorren azaroaren 14an eta 15ean Kultura Politikei buruzko Nazioarteko I. Biltzarra izango da Bilbon.

Bi dira biltzarraren helburuak: kulturari eragiten dioten arazo berriei heltzea (kultura-aniztasunari buruzko mundu-gailurra, komunikazioa, beste politika batzuen esperientziak, sektore-mailako planteamenduak...) eta kulturaren gaur egungo egoera berrikustea, azken urtean zehar egin diren eta ezagutaraziko diren ikerketetan oinarriturik.

Kulturaren Egoera Orokorra aztertzetik abiatuta, espero dugu interesgarri gertatzea kulturako eta kultura-kudeaketa publiko zein pribatuko jendearentzat, zinegotzientzat, sustatzaileentzat, unibertsitateko ikasleentzat..., direla Euskal Herrikoak direla beste nazionalitate eta eskualde batzuetakoak. Interesatuta dauden guztiek ateak zabalik izango dituzte. Bertan, aberastasun bereziko (gogoetari irekitako hainbat ponentzia izango dira goizez) eta parte hartzeko (gai zehatzei buruzko eztabaida-mintegiak arratsaldez) bi egun trinko izango dira, eta hirugarrena kultura-ekipamenduetara bisitaldi teknikoak egitera zuzenduko da

Informazio gehiagorako: