Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azken eguneratzea: 2009/02/02
2009ko urtarrilean mailegatuenak zure web-ean erabilgarri dituzu
2009ko urtarrilean, EIPS-en mailegatuenak izan diren dokumentuen zerrenda Liburutegi Zerbitzuko web orrialdean eskuragarri duzu dagoeneko

Hilabetero egin ohi dugun bezala EIPS sareko liburutegietan gehien mailegatu diren dokumentuen zerrenda eskaintzen dizugu. Urtarrilean, nagusien artean, gehien irakurri den liburua John Boyne-ren “El niño del pijama de rayas” izan da. Gaztetxoenek, berriz, Jo Lodge-ren Krokoren abenturak irakurri nahi dituzte. Kultura ezberdinei, naturari eta sei kontinenteetako herriei buruzko “Planeta vivo” dokumentala da  nagusien gustokoena. Haurren fondoan, titulurik mailegatuena, Txirri, Mirri eta Txiribitonen “Triki traka tron” izan da., Diskoen artean, Benito Lertxundiren “Itsas ulu zolia” da nagusiek gehien mailegatu dutena eta erabiltzaile gaztetxoenek, aldiz, Pirritx eta Porrotxen “Eskerrik asko!”.
Informazioa, dokumentu motatan (liburuak, bideoak eta diskoak) eta erabiltzaile ezberdinetan banatuta (haur eta nagusi) taldekatuta aurkezten da. Orrialdeetako gainaldean aurkituko dituzun estekak erabiliz, 2008ko urritik gehien mailegatu diren dokumentuak kontsultatzeko aukera izango duzu. Eta gainera, ikus fitxa sakatuz, ale konkretu bat sareko zein liburutegitan dagoen ikusi ahal izango duzu eta OPAC-ean izena emanez, berriz, interesatzen zaizuna eskatu edota erreserbatu dezakezu.

Informazio gehiagorako ikusi:  2009ko urtarrilean mailegatuenak