Bibliotekonomia, dokumentazioa eta artxiboak
Espainiakoak
BARC
Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren artxibistikan espezializatutako datu-base bibliografikoa. CIDAren (Centro de Información Documental de Archivos) katalogoarekin bat dator, erakunde honek artxiboei buruzko Espainiako liburutegi espezializatu handiena du.
BEDOC
Informazioaren profesionalek 1989tik gaur arte Espainian argitaratutako dokumentuen (monografiak, aldizkako argitalpenen artikuluak, kongresuen eta konferentzien txostenak eta komunikazioak) erreferentzia bibliografikoak jasotzen ditu.
Liburutegi publikoei buruzko bibliografia
Liburutegi publikoei buruzko 2.181 erreferentzia ditu, monografienak, artikuluenak edota dokumentu elektronikoenak. Hilero dokumentuak eguneratzen eta gehitzen dira, eta gainera, 600 erreferentzia baino gehiagoren dokumentu osoak Interneten kontsulta daitezke.
COMPLUDOC
Complutense Unibertsitateak mantentzen duen aldizkarien artikuluekin osatutako datu-basea. Guztira 4.000 aldizkari baino gehiago aztertzen dituzte eta 2.500.000 artikulu baino gehiago kontsulta daitezke, hainbat hizkuntzatan.
Datathéke
Salamancako Unibertsitateko Dokumentazio Fakultateko 250tik gora aldizkari eta aldizkako argitalpen jasotzen ditu, eta, horietan argitaratutako artikuluen zatiak. 1991 eta 1996 urteetako 12.000 erreferentzia bibliografiko baino gehiago eskaintzen ditu.
Nazioartekoak
ARTIBLE@INIST Institut de l´Information Scientifique et Technique
Frantziako Institut de l'Information Scientifique et Technique-n katalogoak; bertan, artikuluak, monografiak, aldizkariak, txostenak edota kongresuetako erreferentziak aurki daitezke.
BUBL. Bulletin Board for libraries
BUBL Information Service-ek hautatu, ebaluatu, katalogatu eta deskribatutako baliabideen aurkibidea Interneten; bertan, liburutegiekin eta informazioaren zientziekin harremana duten gai guztiak jasotzen dira eta Dewey-ren Sailkapen Hamartarraren arabera katalogatuta daude. Horien artean aurkitzen da BUBL Library and Information Science Archive, informazio zientziekin eta liburutegiekin zerikusia duten nazioarteko elkarteen loturen aukeraketa.
Current Cites (Berkeley-ko Unibertsitatea)
Berkeley Digital Library-k 1990az geroztik informazio teknologiei buruz hilero eskaintzen duen bibliografia iruzkindua: monografiena, artikuluena eta dokumentu elektronikoena.
Documents in Information Science (DoIS)
On line datu-base honek liburutegien eta dokumentazio zientzien arloan formatu elektronikoan argitaratutako erreferentziak ditu: kongresuen aktak eta artikuluak.
INFOBILA
Bibliotekologia Ikerketetako Unibertsitate Zentroa. Bibliotekologian espezializatutako Latinoamerikako ekoizpena jasotzen duen datu-basea da, besteak beste egile hauen dokumentuak jasotzen dira: beraien herrian edota atzerrian argitaratu duten Latinoamerikako egileenak; Latinoamerikako edota Karibeko edozein herriri buruz argitaratu duten atzerriko egileenak; eta, Latinoamerikakin harremana duten bibliotekologiako dokumentuak itzuli, bildu, lankidetzak egin edota egokitzapenak egin dituzten atzerriko egileenak.
Index Morganagus
The Berkeley Digital Library SunSITE-n proiektua, Bibliotekologia eta Informazio Zientziei buruzko dokumentu elektronikoen erreferentziak jasotzen dira, horietako batzuk gaztelaniaz daude.
LibDocs
Liburutegientzako interesa duten dokumentuen datu-base interesgarria Interneten.
Library reference center
EBSCOren Bibliotekonomia eta Dokumentazioari buruzko datu-basea. Gai horietako 30 argitalpen baino gehiagoren erreferentzia bibliografikoak ditu laburpenekin. Erregistratu beharra dago, baina kontsulta publikoa da.
aurkibidera itzuli
|