Euskal Autonomia Erkidegoa - Beste erkidegoak - Nazioartekoak
ALDEE : Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Elkartea
Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko lanbide-elkartea, 1990ean sortutakoa. Gaur egun 500 bat bazkide ditu, pertsona nahiz erakunde, hiru lanbide-sektoretan egituratuta: artxiboak, liburutegiak eta dokumentazio-zentroak. 1990ean onartutako estatutuak ditu oinarri. ALDEEren argitalpenek eta web orriak informazio eguneratua eta kualifikatua eskaini nahi diete bazkideei eta informazioaren arloan lan egiten duten edo horren inguruko interesa duten guztiei.
JABM : Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia
Euskal Herriko liburuzain, dokumentalista eta artxibozainek 1997an Donostian sortutako bibliotekonomia mintegia. Web orria euskaraz dago eta profesionalentzako lan-tresnez gain, biblioteka, artxibo eta dokumentazio-zentroei buruzko hausnarketak, dokumentuak eta abar aurki daitezke.
Beste erkidegoak
AAB : Asociación Andaluza de Bibliotecarios
Andaluziako liburuzainen elkartea 1981ean sortu zen elkarte profesional independente gisa. Elkartearen helburu nagusia Andaluziako liburuzainen interesak ordezkatzea eta defenditzea da.
AABADOM : Asociación Asturiana de Bibliotecarios, Archiveros, Documentalistas y Museólogos
Asturiasko liburuzainen, artxibozainen, dokumentalisten eta museologoen elkartea 1989an sortu zen. Egun, 200 bazkide baino gehiago ditu eta Asturiasko profesional gehienak biltzen ditu. Elkartearen helburu nagusia bazkideen ardurako zerbitzuak hobetzea eta bazkideen garapena sustatzea da.
AAD : Asociación Andaluza de Documentalistas
Andaluziako dokumentalista elkartea bazkide sustatzaile talde batek sortu zen, eta estatutuak 1990eko uztailean onartu ziren.
ABADIB : Associacio de Bibliotecaris, Arxivers i Documentalistes de les Illes Balears
Balear Uharteetako liburuzainen, artxibozainen eta dokumentalisten elkartea 1991n sortu zuten profesional talde batek. Elkartearen xedea Balear Uharteetan artxibistika, bibliotekonomia eta dokumentazioaren arloan erreferentzia puntu bihurtzea da.
ABIBA : Asociación de Bibliotecarios de Albacete
ABIBA (Albaceteko liburuzainen elkartea) elkarte gaztea da eta honako helburuak ditu: liburuzainaren lanbidea gizartean duintzea, liburuzainen artean komunikazioa handitzea, bazkideen artean laguntza eta babes handiagoa lortzea lan arloan, bazkideen etengabeko prestakuntza sustatzea, lanbideari buruzko informazioa jaso eta zabaltzea, guztien intereseko jarduerak bultzatzea eta liburutegi publikoak oinarrizko zerbitzu publikotzat hartzea.
ABG : Asociación Bibliotecaria Galega
Galiziako liburuzainen elkartea 1990ean sortu zen, liburutegi, artxibo eta dokumentazio-zentroen premiaz herritarrak eta botere publikoak sentsibilizatzeko eta lanbidea duintzeko lanean aritzeko helburuarekin.
ABV : Associació de Bibliotecaris Valencians
Valentziako liburuzainen elkartea 1990ean sortu zen, liburutegi, artxibo eta dokumentazio-zentroen premiaz herritarrak eta botere publikoak sentsibilizatzeko eta lanbidea duintzeko lanean aritzeko helburuarekin.
ADAB : Asociación de Titulados Universitarios en Documentación y Biblioteconomía
Dokumentazioan eta bibliotekonomian unibertsitateko tituludunen elkartea (ADAB) 1987an jaio zen titulatu horiek lan arloan munduratzen laguntzeko helburuarekin.
AEDOM : Asociación Española de Documentación Musical
Espainiako musikako dokumentazioaren elkartea 1993an sortu zen eta irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Liburutegi, artxibo eta dokumentazio-zentroetako profesionalak biltzen ditu, eta baita musikako dokumentazioaren arloan interesa duten lagun oro ere.
AGABEL : Asociación Galega polas Bibliotecas Escolares e a Lectura
Eskolako liburutegiak eta irakurketa sustatzeko Galiziako elkartea 2000. urtean sortu zen eskola-liburutegietako arduradunen ekimenarengatik eta irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Arlo horretan interesa duen edozein pertsonak edo erakundek parte har dezake.
AHDI : Asociación Hispana de Documentalistas en Internet I
nterneteko dokumentalista hispanoen elkartea 2002ko otsailean sortu zen profesional-eta erakunde-talde baten eskutik, besteak beste honako arrazoiengatik: batetik, XXI. mendean dokumentalisten eta informazioaren profesionalen lanean Internetek duen garrantziaren jakitun zirelako; eta bestetik, beraien lanak enpresentzako eta, oro har, gizartearentzako duen garrantzia transmititzeko beharra ikusten zutelako. Espainola hitz egiten den herrialde guztietan du jardu-eremua.
ANABAD : Asociación Española de Archiveros, Bibliotecarios, Museólogos y Documentalistas
Artxibozainen, liburuzainen, museologoen eta dokumentalisten elkarteen konfederazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da; eta artxibo, liburutegi, museo eta dokumentazio zentroetako profesionalak edota horiei buruzko interesa duten profesionalak biltzea du xede.
APEI : Asociación Profesional de Especialistas en Información
Asturiasko printzerriko autonomia erkidegoa du jardun-eremua, eta informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketaren, zentro publiko zein pribatuetako, lan-jarduerako eta profesionaleko sektore eta adar guztiak hartzen ditu.
ASNABI : Nafarroako Liburuzainen Elkartea
Web orria eraikitzen.
ASTIC : Asociación Profesional del Cuerpo Superior de Sistemas y Tecnologías de la Información de la Administración del Estado
Estatuaren Administrazioko Informazioaren sistema eta teknologien goi-mailako kidegoko funtzionarioak biltzen ditu. Helburu nagusia hiritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoak hobetzea da, eta, oro har, espainiar gizartea hobetzea, teknologia modu egokian erabiliz. ASTICek kidegoko 500 bazkide inguru ditu eta hainbat jarduera antolatzen ditu.
AVEI : Associació Valenciana d´Especialistes en Informació
Informazioan aditu diren Valentziako elkartea 1993an sortu zen, liburuzainen, artxibozainen eta dokumentalisten interesak batzen ahalegintzeko eta lanbidearen baldintzak eta egoera hobetzeko xedearekin.
COBDC : Col.legi Oficial de Bibliotecaris-Documentalistes de Catalunya
Kataluniako liburuzainen eta dokumentalisten elkargo ofiziala 1895ean sortu zen eta Kataluniako liburuzain eta dokumentalistak biltzen ditu. Web orrian informazio ugari aurki daiteke: lan-taldeak, sektoreari buruzko berriak, lan-poltsak, ikastaroak, etab.
FESABID : Federación Española de Sociedades de Archivística, Biblioteconomía, Documentación y Museística
Artxibistika, bibliotekonomia, dokumentazio eta museoko elkarteen Espainiako federazioa 1988an sortu zen irabazi-asmorik gabeko zuzenbide pribatuko erakunde gisa, eta, helburu nagusienak hauexek dira: liburutegi, dokumentazio-zentro, artxibo eta museoekin zerikusia duten jarduerak bultzatu eta garatzea; kideen arteko lankidetza sustatzea informazioa eta esperientziak elkartrukatzeko; batez ere erabiltzaileei zuzendutako zerbitzu teknikoak hobetzen laguntzea, horretarako etengabeko prestakuntza eta bazkideen birziklatzea eta eguneratzea bultzatuz; federazioko kide diren elkarteek beraien jardueretan aritzeko ahal diren baldintza egokienak sortzeko laguntza ematea, esperientziak trukatzeari eta lankidetzari garrantzia emanez; eta azkenik, Federazioa aritzen den lan eremuetako profesionalen irudia zabaldu eta sustatzea.
FGSR : Fundación Germán Sánchez Ruipérez
Germán Sánchez Ruipérez Fundazioa 1981eko urrian eratu zen, Kultura Ministerioak onartua eta irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Helburu nagusia mota guztietako kultur jarduerak sortu, sustatu eta garatzea da, eta, batez ere liburuarekin eta irakurketarekin zerikusia dutenak. Fundazioaren programak Madril, Salamanca eta Peñaranda de Bracamonte-ko egoitzetan burutzen dira.
GB : Grup Bibliomèdia
Kataluniako eskola, institutu, ikastetxe eta abarretako liburutegietan lan egiten duten hezkuntza arloko profesionalek osatutako elkartea da. Beraien helburua eskolako liburutegia haurrak formatzeko ezinbesteko tresna dela sinestaraztea da.
SEDIC : Sociedad Española de Documentación e Información Científica
Espainiako dokumentazio eta informazio zientifikoari buruzko elkartea 1975ean sortu zen. Profesionalen arteko esperientziak elkartrukatzea sustatzeaz dihardu eta liburuzain, dokumentalista eta informazioaren beste profesional batzuk prestatzen aritzen da. Halaber profesionalen interesak ordezkatzen ditu Espainiako administrazio publikoen, Europar Batasunaren eta nazioarteko erakundeen aurrean.
Nazioartekoak
ABF : Association des Bibliothécaires Français
Frantziako liburuzainen elkartearen web orria da, eta bertan Frantziako liburutegiei buruzko infomazioa aurki daiteke: lan-taldeak, lan-eskaintzak, kongresuei buruzko informazioa, etab.
ABGRA : Asociación de Bibliotecarios Graduados de la Republica de Argentina
Argentinako liburuzain graduatuen elkartea, lehendabizi hiriburu federaleko liburuzainen elkarte gisa sortua, Argentinako Museo Sozialeko Ikasketa Bibliotekologiko Zentroaren (CEB/MSA) ondorengo birtuala da, 1943ko urriaren 12an sortu zen.
AIB : Associazione italiana biblioteche
Italiako liburuzainen elkartea 1930ean sortu zen. Web orrian hainbat informazio eskaintzen du: Italiako lliburutegien eztabaida zerrendak, unibertsitateko liburutegien sistema, AIBren argitalpenak, etab.
ALA : American Library Association
AEBetako liburuzainen elkartearen web zerbitzaria da, eta elkarteari buruzko hainbat informazio aurki daiteke: nobedadeak, jarduerak, argitalpenak, kideak eta abar. Halaber liburuzainentzako interesa duten beste lotura batzuk ere eskaintzen ditu, esaterako, ikuskizunak eta hitzaldiak. Elkartearen zerbitzarian bilaketak egiteko aukera eskaintzen du.
ASLIB : The Association for Information Management
70 herrialdeetako 2.000 kide baino gehiago dituen Erresuma Batuko erakundea da. Informazioa kudeatzeko erabilera hobeagoa sustatzen du. Zerbitzarian erakundeari buruzko informazioa eskaintzen du, eta baita argitalpen, jarduera, prestakuntza eta kongresuei buruzkoa ere. Zerbitzariaren web orrietan bilaketa errazteko galdeketa sistema dakar, eta izan daiteke orokorra, webgune osokoa edota tokikoa dokumentu bilduma jakin baten barnean.
IFLA : International Federation of Library Associations and Institutions
IFLANET da komunikazio elektronikoak jartzeko lehen gune ofiziala eta bakarra IFLAren barnean. Bertan, nobedadeak, jarduerak, zerbitzuak, argitalpenei buruzko berriak eta abar kontsulta daitezke. Orri nagusian IFLAren azken konferentziarekin lotura dago. Bilduma elektronikoen atalean, baliabide eta proiektuen loturak aurki daitezke, gaika sailkatuta. Halaber, bilaketak egiteko aukera dago bai IFLANETen bai konferentzien aktetan.
LA : The Library Association
1877an sortutako Erresuma Batuko elkartea, guztira sektore guztietako (Negozioak eta industria barne) 25.000 kide inguru biltzen ditu. Web orriak elkarteari buruzko informazio orokorra eskaintzen du: kideak, profesionalen ezaugarriak, argitalpenak eta abar.
OCLC : Online Computer Library Center
1967an sortua, OCLC irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa agertzen da, eta bertako kideak konputarizatutako eta ikerketako liburutegi zerbitzuak egiten dihardute, munduko informaziora sarbidea errazteko xedearekin eta horrekin loturik datozen kostuak gutxitzeko. Gutxienez, mundu guztiko 96 herrialde eta lurraldetako 53.548 liburutegik OCLCren zerbitzuak erabiltzen dituzte liburutegiko materiala kokatzeko, erosteko, katalogatzeko, mailegatzeko eta zaintzeko.
aurkibidera itzuli
|