Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua
 

Jabetza Intelektuala

Nork eska dezakeen inskripzioa eta nola

Egileak berak, jabetza intelektualaren titularrek edo eskubide horien ondorengo titularrek, zuzenean edo ordezkari baten bidez.

Inskripzio-eskaera egiteko, honakoak aurkeztu beharko dira:

  1. Inskripzio-eskaera egiteko eredu ofiziala,
  2. Obraren, jardueraren edo ekoizpenaren ale bat.
  3. Jabetza intelektualaren gaineko legeriak, kasuan kasu, eskatzen dituen agiri osagarriak.
  4. Dagokion tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

Erregistroa borondatezkoa da; ezagutarazlea baino ez da eta ez ditu eskubideak eratzen. Beraz, ez da derrigorrezkoa erregistroan izena ematea jabetza intelektualaren eskubideak eskuratzeko, izan ere, autoreak berak ditu obra sortu izanagatik.

Inprimakiak makinaz edo letra larriz bete behar dira, eta eskatzaileak sinatu behar ditu.

Obra, jarduera edo ekoizpena zein euskarritan aurkeztu behar den jakiteko, ikus eskabide eredu ofizialak.

Argibide gehiago behar izanez gero, Kultura Ministerioak Jabetza Intelektualari buruz dituen web orriak bisitatzea komeni da, non zehatz-mehatz agertzen diren jarraitu beharreko urratsak