Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Jabetza Intelektuala

Jabetza intelektualari buruz indarrean dagoen legeria apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuan (pdf, 172,14 kB) jasotakoa da. Dekretu horrek Jabetza Intelektualaren testu bategina onartzen du, gai horren gainean indarrean dauden lege-xedapenak arautuz, argituz eta bateratuz.

Testu horrek -martxoaren 6ko 5/1998 Legearen (pdf, 46,70 kB) bidez aldatua- eta testua bera zati batean garatzen duten eratorritako erregelamenduzko arauek osatzen dute Espanian jabetza intelektuala arautzen duen lege-esparrua, ezertan ere kendu gabe Espainia partaide deneko hitzarmen eta itun nazioartekoetan gai horren gainean ezarritakoa.

Horrekin batera, martxoaren 7ko 281/2003 Errege Dekretua (pdf, 83,54 kB) aipatu behar dugu, Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorraren Araudia onartzen duena.

Jabetza Intelektualaren Erregistroa

1/1996 Errege Dekretuaren 10. artikuluak dioenez: "Jabetza intelektualaren helburu dira literatura, arte edo zientziako sorkuntza-lan original oro, edozein dela erabiltzen den euskarria, ukigarria zein ukiezina, gaur egun erabiltzen dena zein geroko batean asmatzen dena…".

Erregistroaren antolamendua

Jabetza Intelektualaren Erregistroa bakarra da, eta Erregistro Zentralak eta Autonomia Erkidegoek kudeatzen dituzten Lurralde Erregistroek osatzen dute.

EAEko probintzia bulegoak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari atxikiak, helbide hauetan daude:

Araba
Donostia-San Sebastián, 1
01010 - Vitoria
Tel: 945 01 81 17
Fax: 945 01 95 34
m-izaguirre@ej-gv.es
Bizkaia
Gran Vía, 85
48011 - Bilbao
Tel.: 94 403 16 50
Fax: 94 403 16 51
dbustamante@ej-gv.es 
Gipuzkoa
Andia, 13
20004 - Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 29 67
Fax: 943 02 29 65
c-arias@ej-gv.es