Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Jabetza Intelektuala


Jabetza intelektualari buruz indarrean dagoen legeria apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuan (pdf, 173 kB) jasotakoa da. Dekretu horrek Jabetza Intelektualaren testu bategina onartzen du, gai horren gainean indarrean dauden lege-xedapenak arautuz, argituz eta bateratuz.

Testu horrek -martxoaren 6ko 5/1998 Legearen bidez aldatua- eta testua bera zati batean garatzen duten eratorritako erregelamenduzko arauek osatzen dute Espanian jabetza intelektuala arautzen duen lege-esparrua, ezertan ere kendu gabe Espainia partaide deneko hitzarmen eta itun nazioartekoetan gai horren gainean ezarritakoa.

Horrekin batera, martxoaren 7ko 281/2003 Errege Dekretua (pdf, 84 kB) aipatu behar dugu, Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorraren Araudia onartzen duena.


Jabetza Intelektualaren Erregistroa


1/1996 Errege Dekretuaren 10. artikuluak dioenez: "Jabetza intelektualaren helburu dira literatura, arte edo zientziako sorkuntza-lan original oro, edozein dela erabiltzen den euskarria, ukigarria zein ukiezina, gaur egun erabiltzen dena zein geroko batean asmatzen dena…".


Erregistroaren antolamendua


Jabetza Intelektualaren Erregistroa bakarra da, eta Erregistro Zentralak eta Autonomia Erkidegoek kudeatzen dituzten Lurralde Erregistroek osatzen dute.
EAEko probintzia bulegoak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari atxikiak, helbide hauetan daude:
- Bilbo (Kale Nagusia, 85). Tel. 94 403 16 53
- Donostia-San Sebastián (Andia ka, 13). Tel. 943 02 29 67
- Vitoria-Gasteiz (Donostia kalea, 1). Tel. 945 01 81 17
Bulego horietan egiten dira inskripzio-eskaerak informatzeko, kudeatzeko eta bideratzeko lanak, gero Erregistro Zentralera bidaltzeko.


Nork eska dezakeen inskripzioa eta nola

Egileak berak, jabetza intelektualaren titularrek edo eskubide horien ondorengo titularrek, zuzenean edo ordezkari baten bidez.

Inskripzio-eskaera egiteko, honakoak aurkeztu beharko dira:

A. Inskripzio-eskaera egiteko eredu ofiziala A-1 inprimakia  (pdf, 307 kB) egilea bakarra bada, A-2 (3234 kB) egile bat baino gehiago badira, eta obraren Eskubide Orokorren Identifikatzaile impramakia obra motaren arabera: Literatura edo zientzia lana (pdf, 281 kB), Letradun edo letra gabeko musika konposizioa (pdf, 475 kB), Koreografia edo pantomima (pdf, 237 kB), Zinematografia edo ikus-entzuneko lana (pdf, 276 kB), Lan artistikoa (pdf, 580 kB), Teknika lana (pdf, 245 kB) Ordenagailu programa (pdf, 204 kB), Datu-basea (pdf, 289 kB) edota Multimedia edo Orri elektronikoa (web) (230 kB).

B. Obraren, jardueraren edo ekoizpenaren ale bat.

C. Jabetza intelektualaren gaineko legeriak, kasuan kasu, eskatzen dituen agiri osagarriak.

D. Dagokion tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

Inprimakiak makinaz edo letra larriz bete behar dira, eta eskatzaileak sinatu behar ditu.

Obra, jarduera edo ekoizpena zein euskarritan aurkeztu behar den jakiteko, ikus eskabide eredu ofizialak.

Argibide gehiago behar izanez gero, Kultura Ministerioak Jabetza Intelektualari buruz dituen web orriak bisitatzea komeni da, non zehatz-mehatz agertzen diren jarraitu beharreko urratsak:
http://www.mcu.es/propiedadInt/index.html

 

Azken eguneratzea: 2007/03/16