Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

2008ko Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Sarearen formakuntza jarduerak
Helburuak

Liburutegien eguneroko kudeaketarekin loturiko hainbat prestakuntza-ekintza eskaintzea Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren on-line Sarean parte hartzen duten liburutegietako profesionalei, batez ere liburutegi-kudeaketarako abysNet programa erabiltzeari buruzkoak. Halaber, tresna informatikoak eta informazio-baliabideak erabiltzeko prestakuntza bultzatuko da.

Ikastaroen baldintzak

  • Liburutegi Zerbitzua arduratuko da parte-hartzaileak hautatzeaz, ikastaro bakoitzaren ezaugarriak eta helburuak aintzat hartuta.
  • Hautatzen diren langileek ikastaroan parte hartzeko konpromisoa hartuko dute. Dena delako arrazoiagatik joaterik ez badute, lehenbailehen jakinaraziko dute posta elektroniko bidez: liburutegi-zerbitzua@ej-gv.es edo telefonoz: 945 01 69 25.
  • Ikastarora joateko bidaia-gastuak eta mantenua parte-hartzaileen kontura joango dira.
  • Ikastaroa bukatutakoan parte-hartzaileek asistentzia-ziurtagiri bana jasoko dute.