Kultura Saila une honetan lanean ari da Euskadiko Liburutegien Sistema arautuko duen lege-aurreproiektua taxutzen. Legearen helburua izango da behar diren oinarri eta egitura funtsezkoak ezartzea, liburutegiak planifikatu, sortu, antolatu, abiarazi eta koordinatzeko; baita ere liburutegien funtzionamendua erraztuko duten zerbitzuak bermatzea, eta irakurmena eta informazioa eskuratzeko herritarrei sarbidea erraztea, ezagutzaren gizartearen eta teknologia berrien esparruan.