7. Liburutegiak eta Kulturaren Euskal Plana
Kulturaren Euskal Kontseiluak (KEK), 2000. urtean sortu zenetik, euskal kulturako eragile publiko eta pribatuen topaleku bihurtu nahi izan du. Bere helburu nagusia lankidetza bultzatzea eta kultur eremu euskaldun bat egituratzea da, gero eta globalizatuagoa den ingurunean.
Bere lan egitasmoaren funtsezko osagaia, oinarrian dagoena, Kulturaren Euskal Plana dinamizatzea da. Plan horrek EAEn euskal kulturaren gainean ikuspegi estrategikoei, jarduera irizpideei eta lehentasunei buruz eragile publiko eta pribatuen arteko adostasuna isaltu nahi du.
Planak 2004-2015 urteen arteko hortzemugarako hainbat ardatz estrategiko, jarduera lerro eta ekintza ezartzen ditu. Hurrengo urteetan aurrera eramango diren eta Liburutegien Euskal Sistemari erlazionaturiko ekintzak "Kultur Ondarea eta bere Balio-Katea Sustatzea" 4. ardatz estrategikoan daude kokaturik eta sektore horretarako ondorengo ekintzak zehazten dira.
|