3. Prestakuntza
Etengabeko prestakuntzaren alorrean sortzen diren beharrak aztertuta, Kultura Sailak jardunaldiak, ikastaroak eta abar antolatu ditu, beste erakunde batzuekin elkarlanean.
3.1. Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren Lehenengo Jardunaldiak (Donostia, 2003ko urriaren 16 eta 17), ALDEErekin (Euskadiko Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Elkartea) elkarlanean antolatuak.
Oro har, jardunaldiek nahikoa gogobete zituzten izena eman zuten liburuzainak (165 guztira), eta aurrez finkaturiko helburuak osoki konplitu ziren, alegia, profesionalen bilgune bat sortzea eta euskal liburutegien egoera aztertzea.
Gure asmoa da jardunaldiak urtean bi aldiz egitea.
3.2. Euskal Ondare Bibliografikoari buruzko Mintegia (Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 10 eta 11), Antso Jakituna Fundazioarekin elkarlanean antolatua
Ondare zaharra sakonago ezagutzeaz gainera, jardunaldiotan azken hamarkadetan euskal ondarea bibliografikoa kontserbatu, babestu eta zabaltzeari buruz egindako hainbat lan aurkeztu ziren.
3.3. Prestakuntza ikastaroak
Haur eta gazte liburutegiak kudeatzeari buruzko ikastaro bat egiten da urtero, Donostiako Udalaren Kultura Patronatuarekin dugun hitzarmen bati esker. Ikastaro horiek ELSNko liburutegi publikoetako langileei zuzenduta daude.
Prestakuntzaren alor hau teknologia berrien eremuetara zabaltzea aztertzen ari gara (digitalizazioa, zerbitzu telematiko berriak eta abar), ALDEErekin elkarlanean ikastaro berriak antolatzeko.
|