Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Eusko Jaurlaritzaren jarduerak


2. Euskara liburutegietan

Liburutegietako langileek euskarazko lan-tresnak izateko dagoen premiari erantzunez, zeregin hauei ekin diegu:

2.1. Autoritateen katalogo elebiduna (AUBI) sortzea eta mantentzea. Liburuzainentzako lan-tresna da, liburutegietako erabiltzaile guztiek katalogoetan kontsulta elebidunak (euskaraz eta gaztelaniaz) egin ditzaten.

Egunero gaurkotzen den katalogoa da, linean dagoena. Berrikusketak eta hobekuntzak etengabeak dira eta euskarazko itzulpenek IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren oniritzia dute.

Une honetan 90.000 autoritate-erregistro (erakunde ofizialak, kultur elkarteak, profesionalak eta abar) eta gai-sarrera ditu.

2.2. Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko liburutegi publikoak: estatistika txostena. Urteko estatistika txostena, 2003an elebitan argitaratzen hasi zena.


2.3. Liburutegi publikoen zerbitzuaren garapenerako IFLA/UNESCOren  jarraibideak. Koro Nabarrok The Public Library Service  IFLA/UNESCO Guidelines for Development izeneko lanaren gainean egindako itzulpena.

Kultura Sailak konpromisoa hartu du urtero profesionalentzako argitalpen bat egiteko euskaraz; une honetan musika liburutegien sailkapen sistemaren euskarazko itzulpenari ekin zaio.

2.4. Euskaraz katalogatzeko arauak. Zeregin honetan diharduen lan-taldea euskaraz idatzitako katalogazio-arauak lantzen ari da, berariaz euskaraz argitaratutako liburu eta materialek dituzten bereizgarritasunak aintzat hartuta.

 

Azken eguneratzea: 2006/02/20