Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Eusko Jaurlaritzaren jarduerak


5. Euskadiko Liburutegia

Euskadiko Liburutegiaren egitekoa da Euskadiren nortasun kolektiboa sendotzen laguntzea euskal liburutegien eremuaren barruan.

Bere funtzio nagusiak dira euskal ondare bibliografikoa  biltzea eta zabaltzea, EAEko liburutegigintzaren zerbitzu guztiaz koordinatuz.

2003. urtean Euskadiko Liburutegiaren beharrizanak, eragina, funtzioak eta zerbitzuak, besteak beste, analizatu dituen azterketa landu dugu.

Gerora, egoitza hori sortzeko alderdiak aztertuko dira, eta Euskadiko Liburutegia sektorearen barruan eta gizartean txertatzeko jarduketak garatuko dira.

Jardun-lerro nagusia izango da formatu digitalean sorturiko informazioa kudeatzea, horrek lehen postuko gidaritza emango dio Eusko Jaurlaritzari oraindik zehazteke dauden alor batzuetan, hala nola: online preskakuntzako estandarrak antzemateko garabideak, informazioa babesteko sistemak definitzea eta zabalkunde digitalerako sistemak koordinatzea.

 

Azken eguneratzea: 2006/02/20