Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Komunitate Kulturaniztunak - Zerbitzu Teknikoak


  1. Baliabide urriak hobeto erabiltzea lortzeko, bikoiztasunei aurrea hartzeko eta finantza-baliabideak ekonomikoki erabiltzeko, hizkuntza minoritarioetan dauden materialak aukeratzea, eskuratzea eta katalogatzea zentralizaturik eta lankidetzan egingo da, posible denean eta posible den tokian.

  2. Hizkuntza guztietako materialen katalogatzea, posible denean, herrialdeko hizkuntza nagusian/nagusietan egiten den maila berean egingo da.

    1. Liburutegiko material guztien katalogazioa, posible denean, jatorrizko hizkuntzan eta idazkeran egingo da. Katalogazio horiek hizkuntza nazionalean/nazionaletan ere eskaini ahal izango dira, liburutegiko langileek erabil ditzaten, eta behar den kasuetan transliterazioa eginda.

    2. Hizkuntza guztietarako katalogo bateratuak sortzea eta mantentzea garrantzitsua da nazioko edo eskualdeko zerbitzuarentzat, hain zuzen ere, lankidetza errazteko eta izenburuei eta gaiei buruzko eskaera zehatzei erantzun ahal izateko.


  3. Bildumak eguneratuta egoteko moduan mantendu beharko dira.

    1. Hainbat denboraz behin material berria eskuratu beharko da, hizkuntza guztietan eta talde minoritario etniko eta linguistiko guztientzat.

    2. Fisikoki hondatuta dauden materialak, edota edukia eguneratu gabe dutenak, bildumatik kanpora utzi beharko dira. Material horiek beste erabileraren bat izan dezakete gerora liburutegitik kanpora, eta, horren ondorioz, izan dezaketen erabileraren arabera tratatu beharko dira.

    3. Bilduma zentralizatuak dauden tokian, material baztertua bilduma horiei eskaini beharko zaie lehenengo.

    4. Hainbat neurri, hala nola liburuak berriz azaleztatzea, kopia bat baino gehiago erostea eta beste hainbat, oso kontuz hartu beharko dira materialen kalitate fisikoa egokia izan dadin talde guztientzat.

aurkibidera itzuli

 

 


Azken eguneratzea: 2005/05/23