-
14 Liburutegiek informazio- eta kontsulta-zerbitzuak eskaini beharko dituzte gehien erabiltzen diren hizkuntzetan eta premiarik handienak dituzten taldeentzat, hau da, etorkin iritsi berrientzat.
-
Garrantzi berezia du komunitateari buruzko informazioa erabiltzailearen hizkuntzan eskaintzeak; izan ere, eguneroko erabakiak hartzeko balio izaten duten datuak jasotzen dira bertan.
-
Liburutegien arteko maileguak zerbitzu-mota bera izango du eta kalitate berbera izango du, hizkuntza guztietan, gaiak edo izenburuak eskatzen dituzten pertsonentzat eta talde etniko eta kultural guztientzat.
-
Liburutegietako kartelak eta oharrak erabiltzaile-talde nagusien hizkuntzetan idatziko dira, edota, hala komeni denean, hitzezkoak ez diren nazioarteko ikurrak erabiliko dira.
-
Matrikula-inprimakiak, zorren oharrak, materialak gordetzeko inprimakiak, araudiak, liburutegia erabiltzeko gidak eta liburutegiaren eta erabiltzaileen arteko beste komunikazio-era batzuk, posible denean, erabiltzaileen hizkuntzan adieraziko dira.
-
Sustapen-materialak, hala nola baliabideen zerrendak, talde minoritario etniko, linguistiko eta kulturaletako kideen hizkuntzetan eta haien interesak ordezkatuz eskaini beharko dira.
aurkibidera itzuli
|
| Azken eguneratzea: 2005/05/18 |
|