-
Alfabetatzea eta alfabetatze-programak sustatzea, bultzatzea eta babestea liburutegien zereginak dira, eta hizkuntza nazionalean/nazionaletan alfabetatzea eta beste hizkuntza batzuetan alfabetatzea ere hartu beharko dituzte bere baitan.
-
Liburutegiak komunitatearentzat antolatutako gizarte- eta kultura-jarduerak, hala nola ipuin-kontaketak, kontzertuak, antzerkia eta erakusketak, talde etniko, linguistiko eta kultural guztiei zuzenduak izango dira.
-
Ezinduentzako liburutegi-zerbitzua, zerbitzua pertsonalki erabiltzen duten kasuetan, erabiltzaileak nahiago duen hizkuntzan eskainiko da, eta talde etniko, linguistiko eta kultural guztiei eskaini beharko zaie. Etxetik edo ospitaletik atera ezin direnei eta zentzatze-etxeetan dauden pertsonei eskaini beharrekoak ere sartzen dira zerbitzu honetan.
-
Liburutegiz kanpoko jarduerak erabiltzaileek aukeratutako hizkuntzetan bideratuko dira. Zerbitzu horien artean lantegietan eta beste lantoki batzuetan eskainitako zerbitzuak eta komunitateko talde etnikoei eskainitakoak sartzen dira.
-
Gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturalei liburutegi-zerbitzuak erabiltzaileek ezagutzen dituzten tokietan eskainiko zaizkie, eta aldizkaturik, hala egitea posible den tokietan.
aurkibidera itzuli
|
| Azken eguneratzea: 2005/05/18 |
|