- Liburutegi-zerbitzuei funtsak izendatzea eta gutxiengo etnikoak, linguistikoak eta kulturalak zerbitzu horiez hornitzea liburutegi-agintarien -agintari publikoak eta estatalak, nazionalak, eskolakoak, akademikoak nahiz bestelakoak izan- eta tokian tokiko gobernuen eta gobernu zentralen eginkizuna da.
- Gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturalentzako liburutegi-zerbitzu eragingarri batek, eskuarki eta posible den neurrian, hainbat zerbitzu era zentralizatuan antolatzea eskatzen du. Ondoren aipatzen diren zereginak, liburutegi-zerbitzuen koordinazioaz eta zuzendaritzaz arduratzen diren sailen jarduerak dira
- Gutxiengo etnikoei, linguistikoei eta kulturalei liburutegi-zerbitzua, tokian tokikoa edo zentrala, eskaintzeko arauak finkatzea, liburutegietako arau orokorrak finkatzearekin uztarturik.
- Liburutegi-zerbitzuaren arau zuzenak eta zerbitzu horrek jarraitu beharreko printzipioak eta politikak sustatzea. Jarraitu beharreko politika, printzipio eta arau horiek, zuzentasunez, irizpide kulturaniztunak, ez arrazistak, islatu behar dituzte.
- Arau hauei eta arau nazionalei dagozkien estatistika zehatzak biltzea eta hedatzea
- Era guztietako liburutegietan gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturalentzat dauden bildumei buruzko informazioa biltzea eta banatzea
- Komunitate minoritarioei galdetu ondoren, jarraibideen, arauen eta jarraitu beharreko politiken aplikazioaren ebaluazioa
- Gutxiengoen hizkuntzetan dauden material-bildumak gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturalei eskaintzea, banakako liburutegietara eramateko nahiz jendeak zuzenean erabiltzeko. Kasu honetan leudeke, esate baterako, talde minoritario txikiak edota kideak barreiatuta dituzten talde minoritarioak; izan ere, kasu horietan norbanakoen liburutegiek ezin diote zerbitzu egokirik eskaini talde horri
- Zerbitzu tekniko zentralizatuak antolatzea, talde minoritarioentzako materialak aukeratzea, eskuratzea eta katalogatzea, eta material horien katalogo bateratuak prestatzea barne.
- Gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturalentzako zerbitzuei dagokienez, liburutegiak aholkularitza-zerbitzuez, eta, aldi berean, komunitate horien arauzko kontsultarako foroez hornitzea.
- Talde minoritario horietako jendearentzat eta talde minoritario horietako jendeak, gutxiengoen hizkuntzetako argitalpenak babestea eta sustatzea eta materialak argitaratzea.
- Liburutegiak eta gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturalei eskainitako zerbitzuak, liburutegi-zerbitzuen mugaz haraindi ere sustatzea.
- Gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturaletako kideen ezaugarriei eta premiei, eta liburutegiez egiten duten erabilerari buruzko ikerketak bideratzea eta babestea.
- Talde minoritarioen jatorrizko herrialdeetan dauden liburutegi, argitaratzaile eta beste talde garrantzitsuekin harreman profesionalak eta nazioarteko trukeak izatea.
- Ondoren aipatzen diren funtzioak banakako liburutegien eta liburutegietako arduradunen jarduerak dira.
-
Banakako liburutegi bakoitzak argi eta garbi ezarri beharko ditu gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturalei eskainitako zerbitzuekin zerikusia duten jomugak, helburuak eta politikak. Helburu, jomuga eta politika horiei lehentasuna eman beharko zaie sistema orokorraren barruan.
-
Banakako liburutegiek diskriminazioaren eta arrazakeriaren aurkako konpromiso argia dutela egiaztatzen duten arauak beretu eta bete beharko dituzte.
-
Banakako liburutegi bakoitzak etengabe ebaluatu beharko ditu bere komunitatearen berezitasunak eta premiak, gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturaletako taldeei aholkua eskatu beharko die, eta ebaluazio eta kontsulta horietan oinarritu beharko du zerbitzua.
-
Liburutegietako aholkularitza- eta gobernu-talde asko prozesu demokratiko baten bidez eratuko direla aitortzen bada ere, erakunde horien osaketak, zuzendaritza-batzordeak nahiz liburutegi-batzordeak izan, zerbitzatzen duten komunitatearen osaera islatzen duela ziurtatu behar da.
-
Zerbitzua gutxiengo etniko, linguistiko edo kultural bateko pertsona askori eskaintzen dioten liburutegiek tokian tokiko hornikuntzak egin beharko dituzte erabiltzaile-talde horrentzat (jarraibide orokor gisa, tokian tokiko hornikuntza gutxienez 300 pertsonak osatzen duten edozein talderentzat egin beharko da, orokorrean eskaintzen den per capita maila berean gutxienez).
-
Gutxiengo etniko, linguistiko edo kultural guztiak liburutegi-zerbitzu parekatuz hornitu beharko dira, eta eskualdearen eta nazioaren mailan ekimenak hartu beharko dira gutxiengo txikiek edota oso sakabanatuta dauden gutxiengoek behar bezalako zerbitzua jaso dezaten; esate baterako, zirkulazioan jarritako bilduma zentralizatuen bidez, lankidetza-sareak sortuz, edota inguruko liburutegiekin zerbitzu bateratuak antolatuz.
aurkibidera itzuli
|
| Azken eguneratzea: 2005/05/18 |
|