Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Komunitate Kulturaniztunak - Aurkezpena


Liburutegi-zerbitzuetarako arauak

Agiri honen gaztelerazko itzulpena Ingrid Betancourtek, Juan Guzmánek eta Elena Tschemy-k, REFORMA, National Association to Promote Library Services to the Spanish Speaking elkarteko kideek egin zuten, Amerikako Estatu Batuetan. Zerbitzu teknikoak Amerikako Estatu Batuetako hiriburuan dagoen Columbiako Distrituko Liburutegi Publikoak eskaini zituen.

Liburutegien eta Liburuzainen Elkarteen Nazioarteko Federazioa (IFLA), Biztanleria Kulturaniztunentzako Liburutegi Zerbitzuen Saila, 1989

Arau hauek gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturalentzako zuzenbide-jarraibideak eta alderdikeriarik eza liburutegi-zerbitzuan sustatzeko asmoz bildu eta argitaratu dira. Lehendik dauden zerbitzuak egokiak diren erabakitzeko irizpideak eskaintzen dituzte; komunitateko talde guztientzat liburutegi-zerbitzuak antolatzeko oinarri bat ematen dute; materialak eskuratzeko eta zerbitzuak antolatzeko oinarri egokia eskaintzen dute; eta, gure ustez, gizarte askotan elkarren ondoan bizi diren talde etnikoen, linguistikoen eta kulturalen arteko elkar ulertzea eta tolerantzia sustatuko dute.
Helburua ez da arau hauek beste irizpide eta arau batzuk alde batera utzita erabiltzea, alderantziz, baizik; berariaz taxutu dira herrialde bakoitzeko liburutegien arau eta irizpideekin eta nazioarteko jarraibideekin batera erabiltzeko. Arau hauen irizpide nagusia, zuzentasunarena alegia, herri, akademia, eskola eta gainerako liburutegietan dauden arauen eta jarraibideen aplikazioan erabiltzea da gure asmoa.

Garrantzitsua da, halaber, gutxiengo etnikoei, linguistikoei eta kulturalei eskainitako liburutegi-zerbitzuak ez hartzea gertaera isolatu bat balira bezala, edota zerbitzu "normalez" gainera eskainitako zerbait balira bezala. Areago, liburutegi-zerbitzu ororen funtsezko ataltzat hartu behar dira.

 

aurkibidera itzuli

 

 


Azken eguneratzea: 2005/05/18