Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Komunitate Kulturaniztunak - Liburutegietako Langileak


  1. Liburutegietako arduradunek kultura- eta hizkuntza- trebetasunak eta ezagutza egokiak dituen jendea enplegatuko dute.

    1. Hori egoki egiteko tokian tokiko enplegu-politikak aplikatu beharko dira, berariazko lanpostuak sortuko dira, praktikak egiten ari den eta prestatzen ari den jendea hartuko da, eta beste hainbat gauza egingo dira.

    2. Garrantzitsua da pertsonaren ezaugarri linguistikoak eta kulturalak egokiak izatea izendatu zaion lana ondo egin dezan, eta liburutegiek trebetasunak oso ugariak direla aitortzea. Horien artean daude: hizkuntzan, irakurketan eta idazketan etorria izatea, orotariko kulturan trebe samarra izatea, bere kulturaren barruan goi mailako prestakuntza izatea eta trebetasun horiek guztiak konbinatzea.


  2. Liburutegietako agintariek etengabeko hezkuntza-programak gauzatu beharko dituzte bertako langileen kultura- eta arraza-kontzientzia aberasteko eta bere lana etniaren, hizkuntzaren eta kulturaren ikuspegitik askotarikoa den gizarte batean gauzatzeko trebetasunak hobetzeko.

  3. Liburuzain-eskolek gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturaletatik datorren jendea sustatu beharko dute, liburuzaintzaren arloan eta antzeko arloetan ikastaroak egin ditzaten.

    1. Liburuzain-eskolek, gizarte etniko, linguistiko edo kultural askotariko batean, ikastaroek gai horiek ere lantzen dituztela ziurtatu beharko dute.


  4. Liburutegian esperientzia egokia duten langileek eskain dezaketen lankidetza sustatu beharko da.

aurkibidera itzuli

 

 


Azken eguneratzea: 2005/05/18