-
Liburutegiek, materialak eskuratzen dituztenean, gizartearen osaketa etnikoa, linguistikoa eta kulturala islatzen duten materialak eta arrazen arteko berdintasuna eta harmonia sustatzen dutenak bilatu beharko dituzte.
-
Erabiltzaile minoritarioaren hizkuntzan eskuratutako liburutegiko materialek beste kultura batzuk ezagutzeko eta ulertzeko aukerak eskaini behar dizkio erabiltzaileari.
-
Liburutegiko materialen artean, eta gehiengoaren hizkuntzan inprimatuta, gutxiengo linguistikoei eta haien jatorrizko herrialdeei buruzko materialek egon beharko dute.
-
Liburutegiek hizkuntzak ikastea sustatu beharko dute, eta enfasi berezia jarri beharko dute hezkuntza-erakundeetan matrikulatuta ez dauden ikasleengan; era berean, liburutegiek lankidetza estuan jardun beharko dute tokian tokiko hezkuntza-erakundeekin, erabiltzaileei zerbitzuak eskaintzeko modurik onena ziurtatzeko.
-
Liburutegiek hizkuntza nazionala/k eta beste hizkuntza batzuk ikastea erraztuko duten materialak eskaini beharko dituzte.
-
Material horiek gutxiengoen hizkuntzan/hizkuntzetan eta hizkuntza nazionalean/nazionaletan egon beharko dute, eta baliabide egoki guztiak eduki beharko dituzte.
-
Liburutegien zeregina izango da hizkuntza nazionala/k eta beste hizkuntza batzuk ikasten ari direnen ikastaroak bideratzea eta sustatzea.
-
Liburutegiek komunitatearen bizitzan parte hartu beharko dute, beren ekimenez, eta tokian tokiko ekitaldietan aktiboki parte hartuz, hala nola talde etniko, linguistiko eta kulturalen kultura-jardueretan, jaialdietan eta ospakizunetan.
aurkibidera itzuli
|
| Azken eguneratzea: 2005/05/23 |
|