-
Norbanakoen premiak asko aldatzen dira adinaren eta egoeraren arabera. Liburutegi-zerbitzu kulturaniztunak kontuan izan beharko du hori, eta neurriak hartu beharko ditu talde berezien premiei erantzuteko.
-
Liburutegiko materiala ohiko eran erabiltzeko oztopoak dituen jendeak, liburutegiko zerbitzuak erabiltzaileen hizkuntza nagusietan eskaini beharko dira, eta gutxiengo etniko, linguistiko eta kultural guztientzat.
-
Liburutegiek aitortu beharko dute gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturaletako haurrek premia berezia dutela beren jatorrizko kultura mantendu eta garatzeko, eta material-hornikuntza zuzenak egin beharko dituzte haur eta gazte horientzat.
aurkibidera itzuli
|
| Azken eguneratzea: 2005/05/18 |
|