Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Komunitate Kulturaniztunak - Eranskina


Gutxiengo etniko eta linguistikoentzako zerbitzuak *

Litekeena da gutxiengo etniko eta linguistikoak liburutegi publikoan erabilgarri dauden zerbitzu guztiak bete-betean erabiltzeko gai ez izatea. Askotan ez dira gai izaten bizi diren komunitateko hizkuntzan irakurtzeko, eta asko eta asko baldar samarrak izan daitezke beren hizkuntzan irakurtzeko ere. Gainera, kultura-eredu desberdinen eta gizatalde nagusira egokitzeko arazoen ondorioz, beste era bateko premiak izaten dituzte. Asko eta asko, segur aski, desabantaila-egoeran egongo dira izartearen eta finantzen ikuspegitik komunitateko gainerako gizataldeekin alderatuta. Arrazoi horiengatik guztiengatik, zerbitzu berezien beharra izaten dute liburutegi publikoaren aldetik.

1.73 Liburutegi publikoek neurri positiboak hartu beharko dituzte gutxiengo etnikoen eta linguistikoen arazoak eta beharrak beren esparruetan identifikatzeko, beharrezko materialak eta zerbitzuak eskuratu eta antolatzeko eta horien erabilera sustatzeko.

1.74 Liburutegietan erantzukizuna duten erakunde zentralek talde minoritarioen interesak ordezkatzen dituzten erakunde nazionalekin harremanak ezarriz laguntza eman dezakete.
1.75 Talde minoritarioen tokian tokiko buruzagiekin harremanetan jartzea egokia izan daiteke liburutegi-zerbitzuen berri badutela ziurtatzeko eta zerbitzu horien erabilera sustatzeko lankidetza lortu ahal izateko.

1.76 Oso komenigarria da hizkuntzetarako erraztasuna duten langileak hartzea, orduka bada ere.

1.77 Hizkuntza minoritarioetan jatorrizko herrialdeetako materiala, baita egunkariak badira ere, sarri eskuratu beharko da. Erakunde nazionalak edo liburu-saltzaile espezializatuak horretan laguntzeko gai izan daitezke; edota antzeko premiak dituzten liburutegi-sistema bat baino gehiagok batera jardutea erabaki dezakete.

1.78 Hainbat komunitate minoritariok hizkuntza bereko material inprimatu berberak edo ikus-entzunezko berberak behar dituztenean, askotan ez da batere eragingarria izango liburutegi bakoitzak bere premiei bere kasa erantzuten saiatzea. Eragingarriagoa izan daiteke interesa duten hainbat liburutegi-sistemaren artean material-aukera zabalagoa batetik bestera eramateko lankidetza-akordioak izenpetzea. Horrekin batera, eta tokian tokiko materialak osatzeko, material hori maileguan emateko bilduma nazional bat sor daiteke.

1.79 Beharrezkoa da liburutegi-zerbitzuak eta beste establezimendu batzuk deskribatuko dituzten informazio-orriak hizkuntza minoritarioetan prestatzea eta banatzea, batez ere komunitateko bertako taldeen eta elkarteen bidez. Argitalpen horiek eta beste batzuk komunitate minoritarioko kideek presta ditzakete liburutegiaren laguntzarekin eta babesarekin.

1.80 Talde minoritarioetako haurrek gainditu egingo dituzte zailtasunak, baldin eta bere ondare kultural propioa galdu gabe zoriontsu bizi badira komunitate arrotz batean. Liburutegiek arrisku horretaz jabetu behar dute, eta etorkinen jatorrizko herrialdeen historiari eta kulturari buruzko material egokiak eta haien hizkuntzan argitaratutako haurrentzako liburu eta aldizkariak eskaini behar dituzte.

1.81 Gutxiengo etnikoek komunitate hartzaileetako bizitza aberats dezakete beren kultura-tradizioak mantenduz eta, ahal den neurrian, beren ohiturekin jarraituz. Liburutegi publikoak bi zentzutan lagundu dezake, etorkinen bizimodu eta kultura tradizionalari eutsiz eta kultura horren erakustaldiak sustatuz.

1.82 Komunitate bakoitzeko gizatalde nagusiek laguntza beharko dute agian inguruan dituzten talde minoritarioen kultura eta aurrekari desberdinak ulertzeko. Liburutegi publikoa informazio- eta aholku-iturri ere bada horretarako.


Educación y biblioteca. 6. urtea, 51. alean (berezia), argitaratua, 1994ko azaroan. 43-48. orrialdeak.

aurkibidera itzuli

 

 


Azken eguneratzea: 2005/05/18