On-line sarean parte hartzen duten EAEko udal liburutegietako katalogoa da. Posible da elebiz funtsetan kontsultak egitea, aleak non eta eskuragarri dauden jakitea, eta dokumentuen erreserba edo eskaera egitea. Gainera, aukera ematen du web bidez zure maileguen egoera jakiteko eta epea luzatzeko.
Autoritate elebidunen katalogoa (AUBI)
Autoritate eta gai-sarreren datu-base elebidun honetan sarrera-mota hauek bila daitezke: egileak, erakundeak, biltzarrak, izenburuak, gaiak eta leku-izenak.
Euskadiko hainbat erakunde bai publiko zein pribatuetako liburutegien katalogo kolektiboa. 3 hilabetero eguneratzen da katalogoa.
Liburuklik (Euskal Liburutegi Digitala), euskal ondare bibliografikoaren zaintza bermatzen duen plataforma da. Honen bidez, ondare horretan sartzeko eta zabaltzeko aukera ematen zaie ikerlari eta herritar orori. Liburuklik-ek, digitalizaturiko lan ugari ditu, eta epe laburrean, euskal prentsa historikoaren bildumak gehituko zaizkio. Irudi guztiak OCR bidez trataturik daude eta dokumentuak JPG eta PDF formatuan kontsultatu daitezke