Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Irakurri kanpaina -Leioa. Liburutegia kalera


Urriaren 23 eta 27 bitartean kalean izan zen Leioako udal liburutegia. Liburutegia ezagutzen ez, edota erabiltzen ez duten herritarrengana iristeko asmotan izan zen kalean, Ikea barri plazan.

<< Argazki galeria

Leioako liburutegia eta irakurri kanpaina kalean

Astelehenetik ostiralera, aste osoan zehar -urriaren 23tik 27ra- eta goiz eta arratsaldez -9.00tatik 13.00tara eta 16.00etatik 20.00tara- Ikea barri plazan liburutegiak stand bat izan zuen zabalik eta liburutegiaren sukurtsal moduan egin zuen lan: liburutegiak dituen fondoen zati handi bat erakusteaz gain, bibliotekak erabat doan eskaintzen dituen zerbitzuen berri eman zien bertaratzen ziren herritarrei. Horien artean interesgarria benetan adineko jendearentzat edo gaixo daudenentzat martxan jarritako etxez-etxeko mailegu zerbitzua.

Aurreko urteko datuak kontutan hartuta, 35.000 aletik gora ditu Leioako liburutegiak. Horietatik 11.000 inguru haur eta gazteentzat espres zuzendutako materiala. Beste datu hau ere benetan adierazgarria bada: Leioako herritarren %20a liburutegiko bazkidea da eta liburutegiak 6.000 bazkide inguru ditu.  Bataz beste, 500en bat joaten da egunero liburutegira. 

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak martxan jarritako Irakurri kanpaina dela eta izan zen kalean Leioako liburutegia urriaren 23 eta 27 bitartean asmo zehatz batekin: herritarren artean irakurri zaletasuna bultzatzea eta liburutegira jende gehiago erakartzea. Izan ere horiek dira, besteak beste, aurten lehenengo aldiz martxan jarritako kanpaina honen helburua.

Irakurri kanpaina dela eta beste ekitaldia izan zen Leioan urriak 24 asteartea, Liburutegien Egunarekin bat eginez. Ahalik eta herritar gehien liburutegirako bidea zein den jakin zezaten, liburutegira doazen bi bide zeintzuk diren adierazi ziren herriko haurren laguntzaz. Herriko toki ezberdinetatik liburutegira nondik joan adierazi zuten umeek, alegia. Ikea barri plazatik abiatuta, Sabino Arana kalea eta Boulevard-a zeharkatuz liburutegia dagoen Jose Ramon Aketxe plazan amaitu zuten batzuk. Geziz eta zintaz josi zuten bidea Txomin Aresti kalean hasi eta liburutegirainoko tartean beste batzuk.

Leioako liburutegiak irakurketaren aldeko ekintza ugari antolatzen du urte osoan zehar. Interneten blog propioa eta web orria ere baditu www.bibliotecaspublicas.es/leioa/ helbide elektronikoan edota Kultur Leioako -www.kulturleioa.com- web tokian. Liburutegiari buruzko hainbat informazio eta datu interesgarriak izateaz gain, irakurketa proposamenak, argitalpen berriak edota sarean dituen zerbitzuak aurkitu daitezke, besteak beste.


 <<   Argazki galeria

 

Azken eguneratzea: 2006/11/06