Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2008 Irakurri Kanpaina - Liburutegiak Topaleku
Lehiaketaren oinarriak: patua zure eskuetan
Irakurri 08
Lehiaketaren xedea

Banakako kategorian nahiz eskola-taldeko kategorian parte hartuko duen lehiakideak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak egindako kontakizunari (pdf, 14 Kb), Joan Antoni Espasa Rodríguezek egindakoa (pdf, 14.5 Kb, gaztelaniaz), amaiera bat idatziko dio.

Amaiera horrek originala eta argitaragabea izan beharko du; ezingo du lehenagoko beste lehiaketa bateko saririk izan, eta ezingo da beste lehiaketa batera aurkeztu, lehiaketa honek dirauen bitartean behintzat.

Lehiakideak

Bi kategoria ditu lehiaketa honek, bi lehiakide-motaren arabera:

1.-Banakako kategoria: EAEn bizi den edonork parte har dezake, baldin eta 12 eta 16 urte artekoa bada.

2.-Eskola-taldeen kategoria: EAEko ikastetxeetako edozein ikasgelak parte har dezake, baldin eta 12 eta 16 urte arteko umeen maila batekoa bada.

1.-Amaiera gaztelaniaz edo euskaraz idatziko da, eta gehienez 200 hitz izango ditu. Testua helbide elektroniko honetara bidaliko da: kontuak@izerbitzuak.net

2.-Lehiaketa honek Jaurlaritzak aurkeztutako kontakizun laburra bukatzea izango du xede. Kontakizunaren idazkerak kulturartekotasunaren balioa eta kultura ororekiko begirunearen balioa errespetatuko ditu. Sormena, kontakizunaren hasieraren eta bilbearen arteko koherentzia eta originaltasuna aintzat hartuko dira.

3.-Lanak aurkezteko epea 2008ko abenduaren 5ean bukatuko da.

4.-Lehiaketaren emaitza 2008ko abenduaren 16an jakingo da. Banakako kategoriako irabazlearen izena nahiz eskola-taldeko kategoriako ikastetxe irabazlearen izena, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira, 2008ko abenduaren 17an.

5.-Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak epaimahai bat izendatuko du lehiaketa honetarako. Epaimahai hori hezkuntza-arloko eta literatura-arloko profesionalek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

6.-Lehiaketako arduradunek lehiaketak zabaldu nahi dituen balioak eta irizpide etikoak errespetatzen ez dituzten kontakizunak baztertzeko eskubidea izango dute.

7.-Hauek izango dira sariak: DVD hezitzaileen sorta bat, eskola-taldeko kategoriarentzat; ipod bat, banakako kategoriarentzat. Sariak 2008ko abenduaren 18an banatuko dira, hain zuzen ere, Kulturartekotasunaren Nazioarteko Egunean.

8.-Oinarri hauek jaso ez duten kasu oro, lehiaketako arduradunek ebatziko dute.

9.-Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar berekin.

Edozer argitu nahi baduzue, mesedez, idatzi helbide elektroniko honetara: kontuak@izerbitzuak.net

<< Irabazleak