On line zerbitzuak atalera itzuli
Ezagut ezazu gure mailegu-zerbitzua
Zenbat dokumentu?
Aukera duzu 16 dokumentu batera hartzeko Sarean parte hartzen duten liburutegietatik:
-
Zure udal liburutegitik 6 dokumentu hartu ahalko dituzu: 3 monografia sailekoak eta 3 berezien sailekoak.
-
Sareko gainerako liburutegietatik 10 dokumentu gehiago hartu ahalko dituzu: 5 monografia sailekoak eta 5 berezien sailekoak.
Zenbat denbora?
Liburuak itzuli arteko epea 15 egunekoa da. Nahi baduzu, beste 15 egunez luzatu ahalko duzu mailegua, beste irakurleren batek erreserbatu ez badu behintzat. Norbaitek erreserba egin badu, EZIN IZANGO DUZU MAILEGUA BERRITU.
Material bereziak (bideoak, diskoak, ordenagailu-artxibategiak eta abar) 7 egunez mailegatu daitezke, eta beste 7 egunez luzatu epea. Liburuekin bezala, norbaitek dokumentuaren erreserba egin badu EZINGO DUZU MAILEGUA BERRITU.
Hasiera
On line zerbitzuak atalera itzuli
|